Josu Iraeta
Idazlea

Lehoia eta sagua, buztana eta burua, berriro?

Badakit garai hauetan Marx aipatzea ez dagoela batere modan, baina bere doktrinak aurreikusitako prozesu bat bizi dugu, zalantzarik gabe. Marxismoarekin bat zetozen erregimenekin bukatu ostean, begien aurrean geratu zaigun paisaia erabat bat dator hark aurreikusitakoarekin: «Truke askearen onurez baliatzeko bidea egin duten burokrata gutxi batzuen lapurreta eta espekulazioa, eta gehiengoaren pobrezia sakona».

Politikan luze aritze horrek, ilea zuritu, eta urteen joan etorriaren ondorioz zuhurragoak bilakatu garenok, maiz historian atzera jotzen dugu, gaur egun bizi ditugun egoeren antzekoez gain, egungo egoerekin kontrastatzeko baliagarriak izango zaizkigun zenbait erreferentzia aurkitzeko asmoz. Jakina denez, gogoeta horren bidez ezinezkoa da ebazpenak orduko jarrera berberarekin gauzatzea, baina oso lagungarria suertatzen da etsaiaren «ariman» sartzeko –orduko etsaia eta gaur egunekoa berbera baita. Eta azken hori, erabat garrantzitsua da geure burua defendatzeko orduan.

XVI–XVIII. mendeen artean, askorentzako jadanik ahaztuta dauden eta beste batzuentzako ezezagunak diren urte haietan, Albako Dukeak, espainiar gudarosteaz baliatuz, Pirinioetako erreinua konkistatu eta bitan zatitu zuen –gaur egun halaxe jarraitzen du–, hau da, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea.

Horren ondorioz, erabat feudala den antolaketa ezarri zen. Sistema hori, Errege Estatutuaren arabera Espainian eskumena zuten legegile biek sortu eta ezarri zuten, hau da, pertsonaia ospetsuen estamentuak eta erreinuko prokuradoreen estamentuak. Sistema horretan, feudalismoa botere absolutuaren bidez adierazten zen, non zuzenbidea boterearen azpitik zegoen. Ikusten al duzue antzekotasunik?

Berezko iturri naturaletara jotzen badugu –iturri horiek ikasteko daude, ez interpretatzeko–, egiaztatuko dugu, XIX. mende hasierako Baiona eta Cadizeko Konstituzioen arabera, Nafarroa Estatuko probintzia soil bat besterik ez zela.

Izan ere, Borboiek XVIII. mendera arte mantendu zuten sistema forala. Mende horren azken aldean, ordea, nolabaiteko «berdintasun juridikoa» sortu nahi izan zuten espainiar Monarkia osatzen zuten erreinu desberdinen artean.

Modu horretara, gaur egun modan dagoen mito hori indartu zuten, igualitarismoa, alegia. Frantziar iraultzan jaioa, Estatu jakobino eta unitarioen sortzailea, eta herrien askatasunaren etsaia.

Badakit garai hauetan Marx aipatzea ez dagoela batere modan, baina bere doktrinak aurreikusitako prozesu bat bizi dugu, zalantzarik gabe. Marxismoarekin bat zetozen erregimenekin bukatu ostean, begien aurrean geratu zaigun paisaia erabat bat dator hark aurreikusitakoarekin: «Truke askearen onurez baliatzeko bidea egin duten burokrata gutxi batzuen lapurreta eta espekulazioa, eta gehiengoaren pobrezia sakona».

Bukatzeko, esan genezake, berriro itzuli garela injustiziaren, eta indarkeria anker garaile den unibertso «naturalera». Hau da, «homo homini lupus».

Badakit berez subjektiboak izan ohi garela; hori ekiditeko, beraz, besteek idatzia aipatu nahi nuke: «Espainiak funtzionatzen du, gizakiaren baliabide magikoek funtzionatzen dutenean, gizakia sistema bilakatzen denean, hala Fernando Katolikoa, nola Francisco Franco».

Aurreko paragrafo horien egileek baieztatzen dutenez: «Gutxi batzuk dira ausardiaz baliatu eta salbuespenezko neurriak eskatzen ari den egoera honi aurre egiteko gai direnak, jakinda, formaltasun administratibo garrantzitsuak berregokitu nahiz kendu daitezkeela».

Argi dago, eta nabarmena da, demokrazia ez dutela gustuko. Haien esanetan, demokrazia da diktaduraren eragilea, edota diktadura sortzearen arrazoi bat. Izan ere, demokraziak «huts egiten» zuenean erromatarrek jokatzen zuten moduan jarduten dute beraiek ere. Demokrazia salbatzeko, diktadore bat asmatzen zuten, gainerako botereak ezeztatu ostean karguan jarriko zena. Diktadore horrek bere postuan irauten zuen, ustezko arriskua desagertu arte.

Alderdi Popularrak atzerantz egin nahi du bidea, eta pasa den mendean berrogei urte luzatu zuten «abentura» faxista hura ezarri nahi dute berriro.

Estatu espainiarrean ez da oraindik behar bezalako demokraziarik ezarri, hau da; herriak gobernuan esku hartzearen aldeko doktrina, edota herriaren esku hartze nagusia, botereaz abusatzen denean edo despotismo egoeren aurrean.

Hemendik kanpo –askorentzat sinesgaitza dirudi arren– Espainiako Konstituzioa ez da izan sistema demokratiko bat antolatzeko gai. Hori horrela da, eta inork egin ez dituen galderak sortzen dira, eta horien erantzuna espainiar gizarteak bilatu behar ditu, ahalik eta lasterren.

Alderdi Popularreko zuzendaritza osatzen duten bezalako pertsonaien muturreko ideologia nazionala, faxistatzat har genezake?

Nik uste baietz, ikerketa serioa eta sakona egingo bagenu, ikusiko genuke, antzinako kristauek Espainian aplikatutakoaren bide beretik doazela.

Beraz, nondik dator gaur egun geroz eta ugariagoa den nazional populismoa? Zeintzuk dira bere erroak?

Egia esan, gaur egun bizi dugun egoera honetara iristeko urte asko behar izan dituzte. Horretarako, nahitaezkoa izan dute propaganda–sistema batez baliatzea, hau da, medio publikoak ez ezik, Gobernuak zuzenean kudeaturiko medioak. Izan ere, Estatuaren propaganda-sistema, erabat pribatizatuta dagoen sistema da, eta honakoak barne hartzen ditu: komunikabideak, iritzi-aldizkariak eta irrati eta telebistako tertuliak.

Aurreko horiek komisario politikoak dira, zalantzarik gabe. Honako hau da beraien egitekoa; pentsamendu independentean eragina izango duten doktrina eta sinesmenak sortu eta hedatzea, eta egitura instituzionalak eta horien funtzioak zeintzuk diren ulertu eta ezagutzeko aukerak oztopatzea.

Parametro horietan ari gara mugitzen. Zenbait alderdi politiko eta hainbat pertsonek kaosa bilatzen dute, indarkeriaz jardun ahal izateko; beste batzuek, aldiz, zuzenbidea eta arrazoia bilatzen dugu. Hau nekea.

Espainiar herritarrek, gaur, ba al dute horrelako «sistema» babesteko arrazoirik, praktika absolutista argi bati izaera demokratikoa eman nahirik?

Benetan uste al dute espainiar legegileek, Euskal Herriko gizon eta emakumeok, euskal herritarrok, gure etorkizuna hipotekatuko dugula, zuzenbide demokratikoa indarraren azpitik dagoen erregimen baten barne?

Beraz, Euskal Herriko eragile abertzale guztiak, ikus eta jakinik, indar metaketaren beharra, izan gaitezen –batzuk eta besteak– zintzoak herriarekiko. Maltzurkeria ez da bidea, ahulezia nabarmentzen duelako. Edo oinazea luzatzea da helburu?

Bilatu