Matrikulazio kanpaina eta erlijioa eskola (publikoan)
Otsailaren 2an hasi da LH eta DBHko matrikulazio kanpaina eta gurasoak aukeraketak egin beharko dituzte. Hasteko esleitu behar dute zer nolako eskoletan izena eman, publikoa ala pribatua? Gure autua zalantzarik gabe publikoaren alde da baino horrek bigarren zalantza sortzen du, erlijioa bai ala ez. Berez espainiar estatuko eskola guztiak konkordatoaren menpe daude eta denotan ikasleak erabaki dezake erlijioa ikasi ala ez baino pribatu askoetan ezin da aukeratu, matrikulazio baldintzetan dago ezarria bai ala ez eta administrazioak, auskalo zergatik, publikoan bakarra ikuskatzen duen legea betetzen, esan bezala publikako gurasoak badute zer pentsatua.
Hori dela eta guk ere zenbait puntu azaldu nahi genituzke aukera egiterakoan lagungarriak izan daitezen:
Erlijioan izena emateak klaseko «xelebrea» bihurtu dezake zuen umea. Matrikulazio datuek argi eta garbi adierazten dute, aurreko urteko datuek hauek dira: LHn %83,5 dira ez dutenak erlijioa aukeratzen, DBH %86,9 eta batxilergoan %95,5.
Erlijioa da Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBH lehen etapan aukerazko gai bakarra beraz hautatzen duten gurasoak kontuan hartu dezatela ikasturteko 40 ordu gutxi gorabehera umeak bere taldetik kanpo igaroko dituela, ez dugu esango horrek kohesio arazoak sortzen dituela baino lagundu, ez du laguntzen.
Gela bakoitzeko ikas bat edo bi (edo batez) besterik ez direnez ikastetxeen joera da mailako guztiak batera jartzea eta horrek maila osoko ordutegi osoa baldintzatzen du, zeren lehengo erlijioko orduak ezartzen dira eta gainontzekoak horren baitan banatzen dira.
Esaten digute beharrezkoa dela ikasleak «bizi etika» ikasteko baino erlijioko orduetan ez dute etika ikasten baizik eta morala (hori ez dutenean urtea peliak ikusten eta merendolak egiten pasatzen). Gainera moral hori batzuetankotan etikaren aurkakoa da; adibidez umeei irakasten zaienean emakumeak ez dutela gizonak adina balio edo homosexualitatea lotsatzeko gauza dela... Eta hori, katolikoen kasua, pentsatuz erlijioaren oinarrizko ideologia irakasten zaiela eta ez zenbait gotzainek diotena, adibide etorkinei bere egoera legal bihurtzeko aukera eman zaien honetan hor dugu bi gotzain esanez: «Ez dago guztientzako tokirik». Etika irakaste ez da irakasle baten lana, irakasle guztiena, gurasoena eta gizarte osoarena da eta bere oinarria giza eskubideak izan behar dira.
Adin hauetan oraindik umeak ez dira nahiko helduak honelako esleipen sakona egiteko, bada ere fededunak gurasoak dira eta umearen eskubidearen urraketa bat. Jarraitu anabaptisten eredu eta utzi beraiei aukeratzen nahiko hazi/hezitzen direnean.
Urtean 700 miloi baino gehiago gastatzen ditugu batzuen pribilegio hau mantentzen. Bai, pribilegio bat da, eskubide bat balitz guraso guztiek (ateoak barne) izango lukete aukera bere sinesmenak (edo ezak) bere umeei ezartzeko denon diruaren kontura, zeren 700 miloi horiek denok ordaindu ditugun zergetatik ateratzen dira, baino ez da horrelakorik gertatzen; horrek demokrazian oinarrizkoa den berdintasuna zapuzten du.
Guzti honengatik gure aholkua da Ez matrikulatu zure umeak erlijioan.