Patxi Aznar Bellido

Murga

Zoritxarrez, ikusirik gurekin eta hainbat jenderekin gertatu dena eta erresidentzietan pairatutako sarraskia ez daukat zalantzarik irizpide ekonomikoak osasun irizpideen gainean egon direla.

Murga sailburuak gaur arte ziurtatu digu beharra izan duen inor ez dela geratu Covid-19ko testik gabe. Baieztapen honen atzean zer dagoen jakin behar da. Alarma egoera sortu baino lehenago, hau da, martxoaren hasieran CIC Biomagunek Covid-19 diagnostikatzeko PCR testak egiteko Osakidetzarekin harremanetan jarri zen. Proposamena aurrera ateraz gero, Osakidetzak, behintzat, garai hartan egiten zituen 2.000 edo 3.000ren arteko testei 800 gehi zekizkiekeen. Testak egiteak gauza askorengatik garrantzia handia du, adibidez "Sexta Noche" programan mediku batek esandakoaren arabera, diagnostiko goiztiarrei, hots, lehenengo asteko sintomekin, tratamendua lehenbailehen jartzeak ospitaleko egonaldiak ekidin ditzake. Honen harira test gehien egiten ari diren herrialdeak dira krisitik hobeto ateratzen ari direnak. Adibidez: Txina edo Hego-Korea.

Nire kasuan Osakidetzako protokoloari jarraipena ematen, eta esaten dut hau nirekin egin zutena mundu guztiarekin egin baitzuten, bost egun sekulako sukarrarekin (+38º / +39º)eta hotzikarekin neramatzalarik Tolosako anbulategira bidali ninduten, han biriketako plakak egin ondoren, neukan sintomatologia argiarekin, hau da Covid-19koa, etxera bidali ninduten, bost egun beranduago sukarrak berdin jarraitzen zuenez, berriro Tolosako anbulategira igorri ninduten eta orain bai, plaketan neumonia nuela ikustean Covid19-ren froga egin zidaten, jarraian ospitalera bidali ninduten, han froga batzuk egin ondoren ingresatuta gelditu nintzen, ospitalean egun batzuk neramatzalarik eta dena kontrolpean zegoela zirudienean emandako botikengatik gibela puztu zitzaidan eta beste egun batzuk gehiago ospitalean igaro behar izan nituen.

Puntu honetara iritsita aitortu behar dut ospitalean jasotako tratua bikaina izan zela, bai sanitarioen aldetik, bai beste kolektiboetako langileen aldetik. Kasu honetan tamalgarria izaten ari dena, hau da, ospitaletako langileek eta beste zentro batzuetako langileek behar duten materiala garaiz ez jasotzea, eta oraindik askok Covid-19ko testa eginda ez edukitzea.

Gure kasua oso larria izan zen batera etxeko bi nagusi ospitaleratuta egon ginelako, eta seme gazteak 15 eta 12 urtekoek testik egin gabe edukitzeagatik ezin genituen inora eraman. Berriro etxean enteratu naiz UPV-EHUko ikerlariak Covid-19 detektatzeko prestatutako testak Madrilgo Carlos III Institutuak baliozkotu zituztela, eta Osakidetzak ez, are gehiago jabetu naiz EHU-UPVko ikerlariei agerpen publikoak debekatu zaizkiela. Zoritxarrez, ikusirik gurekin eta hainbat jenderekin gertatu dena eta erresidentzietan pairatutako sarraskia ez daukat zalantzarik irizpide ekonomikoak osasun irizpideen gainean egon direla. Eta baten batek honi buruz zalantzarik badauka entzun dezala PNVk Sanchezi esandakoa, «arazoak egongo dira elkarrizketa-mahaia ekonomiatik ateratzen bada» eta horrek esan nahi du gai sozialak eta osasun gaiak baztertuta gelditzen direla.

Bilatu