Juankar Unanua, Aitor Elexpuru, Dabid Iturria
Nafarroako 22 herritako alkateen izenean*

N-121-A (2+1), txertoa edo plazeboa

Bidea hobetzearen aurka ez gaude inola ere, zor historikoa dela uste dugu. Baina inork ez dezala zalantzan jarri gure errepideko trafiko astuna nabarmen murriztu behar dugula.

Ez, ez dugu birus bati buruz hitz egingo, baina zerbait ona badu sartuta gabiltzan salsak (uler bedi zoritxarra arintzeko modu gisa), hori da, denok zaku berean gaudela. Aberatsak,pobreak,katalanak independentistak, katalan konstituzionalistak, bost axola zaizkien katalanak, txisteetako ingelesak, frantsesak eta alemanak, indarrean dauden txorizoak, txorizo emerituak, langileen familiak, Pedro Sanchezak eta Donald Trumpak. Denok modan dagoen azkeneko musukoarekin...

Bai, badakigu, hemen ere mailak daude, mundu guztiak ez du intentsitate berarekin pairatzen eta ez ditu ondorio berberak jasaten (hemendik gure aitorpena benetan gaizki pasatzen ari direnentzat), baina azken batean, guztioi, erabat guztioi, ziurgabetasun berak besarkatzen digu, eta murrizketa berberak jasaten ditugu, gure askatasuna murrizten dutenak, indibidualki zein kolektiboki. Eta gauza jakina da, askoren gaitza... Baina hau guztia gertatzen den bitartean eta guztiok «bahituta» mantentzen gaituen bitartean, bizitzak aurrera jarraitzen du, eta gezurra badirudi ere, oinezkoen arruntak bertze kezka batzuk ditu.

Kezka horrek ez du kolektibo horri kontsolamendua ematen, egunero patatekin jaten duten nafarren zati bati bakarrik eragiten baitio. Kezka hori N-121-A eztabaidatuaren egoera da, Nafarroako Gobernuak guztiei atsegin arazteko ahaleginak egin dituen arren, ez baitu inor gogobetetzen.

Azken hilabeteetan isilik egon gara. Egoera ikusita, argi geneukan lehentasunak bertze batzuk zirela. Hala ere zain, harrituta, eta baita pixka bat txundituta ere, gobernuak errepidearen inguruan egindako mugimendu guztiak jarraitu ditugu. Ez dakigu nola interpretatu duen iritzi publikoak gure isiltasuna, jakina, entzun eta isil baiezko borobil, eta agian pentsatu ahal izan dute foru-agintariekin izan dugun komunikazioa arina eta iraunkorra izan dela. Baina errealitatetik urrun.

2020ko otsailaren 28an, 1.500 nafar baino gehiagok manifestazioa egin genuen Beran, errepidean barrena, eta, horregatik, gure ustez, justifikaziorik gabeko egoera lotsagarria da; urtea joan urtea etorri, pandemikoa izan ala ez, foru administrazioaren ulermen zantzurik txikiena ere sumatu gabe pairatzen duguna. Aste pare bat geroago Uharten gauza bera egiteko asmoa genuen, urteak baitaramatza konponbideak eskatzen, eta administrazioaren zabarkeriaren beste adibide bat da. Gaur egungo administrazioarena eta aurreko guztiena, elkar ezagutzen baitugu, eta baten bat harrotzen hasia da...

Erdi mailako gizarte aurreratu batean, pentsaezina litzateke Itaroa bezalako leku batean, hogeita batgarren mendean, egunero tona askoko milaka kamioik zirkulatzen jarraitzea, soilik agintea duenak ez duelako eduki behar dena, nazioarteko trafiko hori guztia horretarako prestatutako bide alternatiboetatik desbideratzeko (Frantzian ez litzateke gertatuko. Frantzian, beste aukera bat badute, denak zintzo doaz joan behar duten lekutik). Eskumena sustapen-ministerioarena dela diote. Baina ez al dira zuhaitz bereko zura? Zer moduz dei bat? (Houston, arazo bat dugu). Erabakia politikoa da, ez adarrik jo. Erran gabe doa Uhartetik ez dela N-121-A errepidea pasatzen, bere merkataritza-gunetik doazen kamioi gehienak bertara doazela bezalaxe.

Erran bezala, gure asmoa protestekin jarraitzea zen, eta Beran 1.500 joan baginen, Uharten askoz gehiago izatea espero genuen, Iruñetik gertu geundelako. Badakigulako oinezko jendea, beraiek bai, gehienak gure alde daudela. Zentzuzkoa delako eta ulertezina delako hainbertze urteren ondoren hildakoak zenbatzen jarraitzea (bost iaz, nahiz eta hiru hilabete konfinatuta egon), eta gobernuari marra jarraituak margotzea baino ez zaio bururatzen. Bikoitzak, hori bai.

Deialdia eginda eta baimenduta zegoen, baina covid-19a iritsi zen, eta garai hartan gertatutakoaren neurria imajinatu ezin genuen arren, leialtasun- eta erantzukizun-ekintza batean, hura atzeratzea erabaki genuen. N-121-A errepidearen arazoa konpondu gabe dago oraindik, aurkezpen zaratatsua izan arren,2+1 izugarriaren aurkezpena, «nazioartean emaitza bikainekin testatuta», musukoa ondo jarrita daraman inork ez aditu arren. Errepide tamalgarri horren trafikoari (erresumako hiriburura sartzeko bide nagusia Nafarroako 30 udalerri baino gehiagorentzat) ez zaio batere axola txertoa izan edo ez izatea. Eta guri, bide horrek kamioiz gainezka jarraitzen duen bitartean, 2+1a plazebo hutsa irudituko zaigu; izan ere, 2+1ek hiru batuko ditu, eta hiru soilik batzutan izango dira. Nahi eta xezin bat izango da, bai baina ez, inor pozik uzten ez duen «irtenbide» bat, konparaziozko bidegabekeria lotsagarri bat, guk, gainerako milaka nafarrek bezala, urteak baitaramatzagu (eta geratzen zaizkigunak kudeaketa negargarri bati esker) itzalean bidesariak ordaintzen beste azpiegitura batzuengatik; azpiegitura horiek guretzat ere ez ditugu eskatzen, baina, gutxienez, gure aldarrikapenei erantzuteko balio beharko lukete.

Inguruko hogeita hamar bat alkatek, historikoki oso ezohikoa izan den arren, dokumentu bat sinatu genuen, inguruan ez jatorririk ez helmugarik zuen nazioarteko trafikoa, Leizarango autobiatik desbideratzeko eskatuz. Parlamentuak berak eskatu zion gobernuari azter zezala talde parlamentario guztien babesarekin, Navarra suma izan ezik, abstenitu egin baitzen. Eta gobernua, euria entzuten duenak bezala. Baina ez hori bakarrik, gaur egun dugun alarma-egoera aprobetxatu dute, alderdi aunitzetan esku hartu baitigu, izapide guztiak bizkortzeko, 2+1 modu traketsan eraikitzen hasteko eta propaganda guztia martxan jartzeko. Neurri mirakulutsuen nahasketa bat iragarri zuen: kontrol gehiago, radarrak, marra jarraituak, bidesariak, biribilguneak, tunelen bikoizketa. Azken hori bereziki odoltsua izango da; izan ere, milioi askoko gastua eragingo du (ez dago dirurik), baina gure eskariari kasu eginez gero, ez litzateke beharrezkoa izango; izan ere, kamioien joan-etorri gehiegizkoa da horiek segurtasunagatik banatzera behartzen dituena. Hori dela eta, E.Bk hainbertze kezkatzen duen zigorren mehatxua egin dio lurralde kohesioko kontseilariari, publikoki onartzeraino. Ciriza jauna, errespetu osoz: Leizarango tunelak bikoiztuta daude. Denak.

Eta horretan jarraitzen dugu, gure gobernuak, nafar guztienak, bere propaganda-makineria aktibatzen duen bitartean eta beraientzat irtenbidea dela erakusten duten bitartean, guk, milaka nafar xumek, egunero gurutzatzen jarraitzen dugu hamarnaka kamioiren palmo bateko distantziara, deskuitzeko tarterik uzten ez dutenak. Bidea hobetzearen aurka ez gaude inola ere, zor historikoa dela uste dugu. Baina inork ez dezala zalantzan jarri gure errepideko trafiko astuna nabarmen murriztu behar dugula. Erran digutenez, hartu beharreko neurriek kamioilariei N-121-A erabiltzea galaraziko dietela espero dute, jaun-andreok, horiek galarazteko arrazoirik badago, desbideratzeko arrazoirik badago ere.

P.D: Ez dugu uste gure eskaria zentzugabea denik. Saiatu Noain eta Irun arteko ibilbidea kalkulatzen Interneteko edozein plataformatan, eta alderatu bi aukerak, (N-121-A/A-15) baten bat harrituko da…

Artikulo hau Nafarroako alkate hauek izenpetzen dute: Juankar Unanua (Igantzi), Aitor Elexpuru (Bera), Dabid Iturria (Arantza), Ladis Satrustegi (Lesaka), Miguel Mari Irigoien (Etxalar), Ane Otxandorena (Elgorriaga), Leire Ortuoste (Doneztebe), Natalia Rekarte (Donamaria), Ernesto Dominguez (Zubieta), Francisco Javier Bereau (Ituren), Ugutz Zubieta (Oitz), Andres Etxenike (Bertizarana), Jon Telletxea (Beintza-Labaien), Evaristo Mentaberri (Zugarramurdi), Iñaki Ariztia (Urdazubi), Martín Pikabea (Ultzama), Edurne Barberena (Arraitz-Orkin), Isabel Baleztena (Lantz), Miguel Angel Larraioz (Anue), Alberto Urdaniz (Odieta), Marikarmen Lizoain (Olaibar), Pedro Lezaun (Ezkabarte) eta Alfredo Arruiz (Uharte).

Bilatu