Iñaki Armendariz Illarramendi
Operatzailea telekomunikazioetan

Oinarrizko errentataz, eskubideetaz, burujabetzaz

 Krisi sozial eta ekonomiko sakon baten atarian gaudelaren zantzu guztiak daude eta nere ustez, oso kontuan hartu beharko genuke gure herrian ziklo armatu luzearen ondoren eta azken zazpi urteetan hegoaldean potentzian burujabetza lantzeko esperientzia garrantzitsuena eskubide sozialen kartaren dinamika izan dela. Azkeneko urrats bateratua aurtengo urtarrilaren greba orokorra izan delarik.

Orain dela aste batzuk nazioarteko aldizkari batean jaso nuen berria. Euskal sindikatu txiki batek eta oinarrizko errentaren aldeko Sarea elkarteak Herri Ekimen Legegile bat aurkezteko asmoa dutela Gasteizko parlamentuan, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta bat Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko helburuarekin.

Proposamenak jasotzen duenez baldintzarik gabeko oinarrizko errenta lege bat ebaztea da helburua. Hau da, Erkidegoko pertsona heldu orok eta 18 urte azpiko pertsona independizatu orok 895,63 euro jasoko lituzke hilabetero oinarrizko beharrak asetzeko inongo kontraprestazioaren truk eta edozein lan motapean jendartearekiko zerbitzu ekoizpenetatik independiente. Bestelako adin gabe guztientzat 179, hamairu euroko errenta proposatzen dute. Ezaugarri unibertsala, norbanakoa eta ez baldintzatua duen oinarrizko errenta bat, alegia.

Ekimenaren sustatzaileek azaltzen duten moduan neurri honek lau helburu bete nahi ditu. Populazioaren autonomia eta askatasun errealaren gradua igotzea enpleguaren munduko hautapenetan, formaziozko aukeretan eta eraiki daitezkeen bizitza proiektuekiko, jendarte parte hartzaileagoa, solidarioagoa eta kolaboratiboagoa lortuko duelakoan. Gutxiengo errenta bermatuen sistema gainditzea. Pobreziarekin bukatzea. Eta azkenik, bizi irauteko, era partzialean edo eta osoki prestazio asistentzialetaz dependentzia duen populazioaren estigmatizazioa sahiestea.

Herri Ekimen Legegilearen tresna erabiliaz gutxieneko 10.000 sinadura lortzeko jarduera martxan jarriko dute eta interpelazioa zuzenduko diete nagusiki beraiek ezkerrekotzat izendatzen duten esparruari, hau da EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosi eta bestalde, Gasteizko gobernuaren alde garrantzitsuarenari, hau da, EAJri.

Urte asko igaro dira oinarrizko errenta unibertsalaren proposamenaren berri izan nuenetik. Garai haietatik proposamenak bidea egin du eta lortu egin du, neurri batean, nazioarteko eremu eta mugimendu batzuen eraginez aldarrikapen taula ezberdinetan bizirik egotea.

Herri Ekimen Legegile honetan oinarrizko errenta unibertsal honen finantziazioari buruz ezer adierazten ez bada ere ezagunak dira mugimendu hauen partaideek testu ezberdinetan egindako proposamen eta prospekzioetan politika fiskalaren bitartez soldatapeko guztien %80en onuradunen inguruan eraiki izan dituzten proposamen zehatzak. Finantziazio patroiaren irizpidearen arabera errenta handiena duten %20ak aterako lirateke galtzaile.

Oroitzen dut baita ere Gipuzkoako Diputazioko Gobernuan Bildu zegoenean, eta Bilduko batzuk sustatua, herrialdera egokitutako zenbait simulazio ariketen publikazioetan azaltzen zitzaiguna ere bai. Halere finantziazio formula ezberdinak publikatu izan dira munduko kasu ezberdinetarako.

Munduan zehar, 22 programa bere bidea egin dute oinarrizko errenta unibertsalaren filosofia jasotzen duen formatoarekin, baldintzapen gabeziaren irizpidea jasotzen dutelarik guztiek. Bestalde eta momentu jakin batzuetan eliteko potere ekonomikoko eragile gutxi batzuk neurriaren ezartze posible baten inguruko hausnarketak publikatuak izan dira azken urte hauetan tentsio sozialei aurre egiteko modu bat bezala.

Atentzioz jarraitu izan ditut proposamen honen gora beherak azken urte luzeetan, aurketuztutako lanak arakatuz eta lagunen artean edo eta herri mugimenduko foro ezberdinetan eztabaidak eginez. Ta urte hauetan zizelkatu ditudan komentzimendu batzuen tenoreek, oinarrizko errenta unibertsala proposamenaren aurrean, nere objezio eta alternatiba atxekimenduak azaltzera animatu naute.

Epe luze honetan, buelta, informazio eta kontraste batzuen osteko komentzimendu batek sustatzen dit adieraztera bide eraldatzailerik gabeko proposamena dela oinarrizko errenta unibertsalarena. Euskal herriko eta nazioarteko aktibista batzuk insistentziaz defendatzen badute ere, errepublikartasunaren bidezko nolabaiteko sozialismo baten jomugara ailegatzeko tresna dela, ezker eta eskubiak babestu dezakeen urrats «iraultzaile» bideragarri bat pobrezia saihesteko, alegia.

Ez dut ezta zipitzik ere ikusten hori horrela izan daitekeenik. Neoliberalismoa gaindituko duen mundu eta tokiko sistema berria gaurdanik eraikitzen joateko, desastrezko eta shock sozialetako jomuga klapsozkoei aurre egiteko, pobrezia saihesteko eta mundu laboralean finkatuta dagoen jarduera eta ekoizpen kaltegarri eta inutilen kopuru inportantea deseraikitzen eta eraldatzen joateko, hau da, bizitza sostengarri eta bizigarri egiten duen elikadura, zaintza, hezkuntza, energia, arteak, etxebizitza, naturaren zaintza, hori dena lortzeko ezinbestekoa da pertsonen lana. Programatu, antolatuak eta monetizatuak diren lanak. Eta langabezia eta prekarizaziorik ez egotea. Zero izatea.

Lehenengo lerroan jarriaz sektore estratejikoen, gutxi batzuk aberastera soilik bideratuak dauden, despribatizazioen beharra, ariketa etengabean eta horien artean lehentasunezko handienaren finantza sektorea gobernatzeko eraldaketa funtzionala egikaritzearena, dauzkagun burujabetza potere arkitektura ezberdinen aldaketa ekimenen bitartez. Ekonomia gain finantziarizatu baten eraldaketa sofistikatu makro eta mikroak etengabe aztertuz eta proposatuaz. Ekonomiaren kontrol demokratikoaren eraldaketa sustatuaz.

Eta alternatiba hori jasotzen duen mundu mailako mugimendua, nere ustez, Moneta Teoria Modernoa eta Lan Bermatu Unibertsalaren ingurukoa da. Moneta burujabetza proposatzen duena tresna bezala eta tresna hau erabiliaz nagusiki munizipalismoaren ekintzarekin batera langabezia eta prekaritatea akabatzea proposatzen duena. Lan egin nahi duenak euki dezala lanpostu monetizatu, duin eta zentzuzko bat, sektore pribatuari inposatuaz gutxiengo soldata eta baldintza orokortuak.

Urte luzeetan akademiatik eta enpresa mundutik Moneta Teoria Modernoa hezur mamitzen eta testeatzen aritu izan diren ekonomilari eta aditu heterodoxo ezberdinek gaur egungo mundu ekonomia sistema neoliberalaren eraldaketa eraginkorrarako bidea zientifikoki seinalatzen ari zaizkigula uste dut behin eta berriz, diruaren gaur egungo izaera eta dinamikari erantzun frogatuak aurkezten.

Ez dago ikusezinezko esku bat merkatuetan pertsonen eta jendarteen ongizatea lortuko duenik norbanakoen interes lehiakorrak sustatuaz. Ez horixe. Hor dago bizi gaituen desastreen eragile filosofiko funtsezkoetako bat. Baina merkatuetan ez badu funtzionatzen ikusiezinezko esku bat, merkatuetatik kanpo ez dago ikusi ezinezko eskurik ezta ere, oinarrizko errenta unibertsalaren defendatzaileek iradokitzen diguten bezala. Bizitza onak nahi baditugu, bizitza duinak nahi baditugu lurraren oreka hautsi gabe, hori lanaren bitartez lortu ahal izango dugu bakarrik. Lan antolatuarena. Monetizatuak egongo direnak, beharrak eta pertsonen zoriontasuna lortzera bideratuak izango direnak.

Monetizatu gabeko guneak, arrakasta eduki dezaten, badintzapenen baitan funtzionatzen dute, beti. Beti izango dira inportanteak auto antolaketa sustatzeko, borrokatzeko eta eraikitzeko. Batak ez du bestea kentzen. Egiten denaren inguruan utilidade soziala bermatuaz, jardueren plangintza eta balantzeen bitartez, ikuspegi orokor eta intersektorialak jasoaz. Kritika eta autokritika praktikatuaz.

Ederki bada, orduan..., galdetu dezake oinarrizko errenta unibertsalaren aldeko batek..., osoko kritika entzunda, zer gertatzen da oraindik orain oinarrizko beharrak asetzeko baliabiderik ez dituen pertsonekin, estigmatizatuak diren pertsonen inguruan?

Nere ustez, moneta burujabetza eta zero langabezia eta zero prekaritatea ahalbidetu dezakeen egoera lortu bitartean, non eta Lan Bermatu Unibertsalaren programen bitartez udalek sortuko lituzketen sektore pribatuak inoiz sortu ezingo dituen enpleguak, ziklo ezberdinei aurre eginez, autonomia murriztuaren bitarteko petatxo insituzional babestzaileak aplikatzea, ez dago beste aukerarik, oraindik orain. Baina petatxoak beharrik ez lukeen egoera argitasunez seinalatuaz ekintza hurbiltzaileen bitartez, hau da, moneta burujabetza eukiko lukeen euskal errepubika baten egikaritzea jomugan, konfederatuko dena konfederatu behar denarekin etorkizunean.

Seguritate sozialeko sistema propioa eskatzen duen euskal pentsionisten mugimenduaren aldarrikapenarekin, hau da gutxiengoko 1.080 euroko aldarrikapenarekin egin diren proposamen antzekoak egitea da nere ustez dagoen bidea, lorgarriak izan daitezkeen gehiengo politikoaren akordioak lortzeko, momentu hauetarako. Hau da, kopuru horretara ailegatu daitezkeen osagarritasunezko kopuruak bilatuaz. Eta Langabeziaren arazoarekin berdin. Langabezi prestazio indefinituko programa eraiki, 1.200 eurokoa, ordezkatuko lukeena gaurko DBR-RGIa horrelako kontingentziei erantzuteko. Izena aldatu eta kopuruak hornitu behar bada zorpetze publikoaren bitartez, euskal seguritate sozialaren sistemaren aldarrikatzaile papera jokatu dezan politika horrek. Ikasleei, hau da, haur, nerabe, gazte edo eta jornada osoko ikasle helduei eskala ezberdinetako oinarrizko errenta badintzatu bat ezarriaz, baita ere. Formaziorako oinarrizko errenta izango litzatekena, alegia.

Mundu mailako eta tokiko jendarte prozesuen mutazio, emerjentzia eta tentsionatze azkarren gertakizunen kate batean bizitzen ari gara covid-19aren pandemiaren ondorioz. Jendarte zabaletan, nazioarte zabalean, ekonomiaren kontrol demokratikoaren, hau da estatuen paperaren beharraren konbentzimendu eta eginkizunak gertatzen ari direlarik non nahi, dela klima larrialdiaren arazoari aurre egiteko, dela geo politika berriari begiratzeko, dela Inglaterrako Bankuaren dogma neoliberalen hauste ekintzaz, estatua zuzenean finantziatuatzen dutenean, dela Europako Banko Zentralaren buruak Christine Lagardek adierazten duenean pandemiari aurre egiteko ekonomia konbentzionala eta dominantearen manualak ez dutela balio, balio ez zuten bezala izan 2008ko crash finantzieroa azaltzeko.

Krisi sozial eta ekonomiko sakon baten atarian gaudelaren zantzu guztiak daude eta nere ustez, oso kontuan hartu beharko genuke gure herrian ziklo armatu luzearen ondoren eta azken zazpi urteetan hegoaldean potentzian burujabetza lantzeko esperientzia garrantzitsuena eskubide sozialen kartaren dinamika izan dela. Azkeneko urrats bateratua aurtengo urtarrilaren greba orokorra izan delarik. Lana, bizitza, pentsio duinak lelopean.

Berdefinizio eta zehaztapen garaietan gaude, ziklo sozialen beregokipenetan eta nere ustez Euskal Herriko ikuspegia eduki beharko lukeen hegoaldeko dinamika eta elkar babes, eraldaketa eta eraikuntzarako gune honek honelako programa-ezaugarriak beharkoa lituzke izan, datorrenari aurre egiteko. Lanaren demokratizazioa, desmerkantilizazio eta deskotaminazio ardatz, burujabetza osoaren apustu aldeanizdunen bideak sakondu eta gorpuztea dira nere ustez apusturik beharrezkoenak.

Burujabetza osoa-Feminismoaz-zero langabezia-zero prekaritatea-Lanaldiaren murrizpena erosteko ahalmena mantentzearekin-gutxieneko soldata 1.200-gutxieneko pentsioa 1.080-langabezia prestazio indefinitua 1.200-ekonomia zirkularra eta deskarbonizatua.

Behetik gorako elkarrekintza eta zeharkakotasunez ariketan ikusten ditudan subjetuak hauek dira. Munizipalismo abertzale askatzailea, feminismo abertzale materialista, gazte mugimendua, sindikalgintza abertzalea, ekonomia sozial, solidarioa eta kooperatibista, nekazari-ekologia mugimenduak, babes sistema propioa eskatzen duen pentsionisten mugimendua, euskalgintza, hezkuntza komunitateak, tokiko elkarteak, gune autojestionatuak, artistak eta elkarte erlijiotsuak.

Gune hauek euskaraz soilik funtzionatzea funtsezkoa iruditzen zait, euskaraz moldatzen ez direnei bitartekoak eskainiaz berdinezko partaidetza bermatua izateko. Tokikotasunaren baldintzetara egokitutako informazio, formazio, ekimena eta intelijentziaz erabili beharreko greba orokorren antolakuntza gune partekatuak. Ziklo berri baterako funtseko herri babes, eraldaketa eta eraikuntzarako tresna soziala alegia. Gune hauek berezaugarritzeko beharrezkoa iruditzen zait oinarrizko eztabaida demokratikoa bat egitea hegoaldeko herri eta auzo guztietan.

Elkarrekintza horretan dago nere ustez aurrean eta ziklo luze baterako dugun erronkarako indar eraldatzaile eta eraikitzaile potentzial handiena. Deskartatu gabe, inoiz ez, gure herritik autodeterminazio bidezko balizko aukera independentista bat egikaritzen bada etorkizunean, gune hauek tamaina ezberdineko enpresari klaseko abertzaleekin nazio hitzarmen posibleak egikaritu ahal dituztela- ditzakegula kontuan hartuta. Orain ikustezin egiten dena baina bihar, aldaketak, aldaketa, eskuartean euki dezakeguna.

Bukatu nahi dut iritzi testu hau orain gutxi, irailean, 59 urterekin, utzi gaituen David Graeber antropologo eta aktibista libertari estatubatuarra oroitzeko. Estatu Batuetako unibertsitate askotan errefusatua izan zen eta Londreseko Ekonomia Eskolan bukatu zituen bere egunak klaseak ematen.

Bere ekarpen eta proposamen batzuk ez zuten nere konbentzimenduekin bat egiten, adibidez oinarrizko errenta unibertsalaren alde egiten zuen, baina iruditzen zait beste zenbait lan eta proposamenak bikainak eta zorrotzak izan zirela.

David hil aurretik Robert Skidelsky Ekonomia Politikoko irakasle ingeles emerituaren "Dirua eta Gobernua. Ekonomiaren iragana eta etorkizuna" ekonomia teoriari buruzko liburu inportanteari egin zion iruzkin kritiko zabala.

Hona hemen Davidek utzi gintuen iruzkinaren zati zorrotz eta argigarri bat:

«Teoria ekonomikoa, existitzen den bezala, lanabes puskatutaz betetako ikulu baten antza du. Honek ez du esan nahi ez dagoenik idei baliagarren bat edo beste, baina gaur egungo egoeran beste mende bateko arazoak konpontzeko pentsatua dago. Lanaren banaketa onaren erabakiaren arazoa eta hazkunde handiak lortzeko baliabideak sinpleki ez dira gaur egun aurre egiten dugun arazoa. Ekoizpen teknolojikoaren igoera, enplegu eskari errealearen jaitsiera eta zaintzari bideratutako kudeaketa eraginkorra, planeta suntsitu gabe. Horiek dira aurre egin beharreko arazo errealak. Honek zientzia berri bat eskatzen du. Eta gaur egungo ekonomiaren «mikro funtsak» dira oztopo nagusietako bat beharrezko berrikuntza hori egiteko. Edozein zientzia berri eta bideragarria, feminismoa, portaeraren ekonomia, psikolojia eta antropolojian metatutako ezagutzak erabili beharko ditu, pertsonen portaera errealetan oinarritutako teoriak eratzeko edo eta onartzeko beste behin ere konplexidadearen maila emergenteen nozioa». 

Bilatu