Nagore Gil
Nafarroako Unibertsitateko langilea

Osasunarekin eta lanpostuekin ez da jokatzen

Nafarroako Unibertsitateko langile bat naiz, eta, beraz, Nafarroako langile bat. Famili bat aurrera ateratzeko eta gizartearentzat onuragarri izan daiteken lan bat ahalik eta hoberen egiten saiatzen den hainbat eta hainbat pertsonetako bat. Horrela, guztion indarrak batuz, Nafarroa bizitzeko toki bikain bat izaten jarrai dadila bilatuz.

Nafarroako Unibertsitateko langile bat naiz, eta, beraz, Nafarroako langile bat. Famili bat aurrera ateratzeko eta gizartearentzat onuragarri izan daiteken lan bat ahalik eta hoberen egiten saiatzen den hainbat eta hainbat pertsonetako bat. Horrela, guztion indarrak batuz, Nafarroa bizitzeko toki bikain bat izaten jarrai dadila bilatuz.

Langile bezala, kezkaz ikusten ari naiz Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Unibertsitate Klinikaren artean zegoen konbenioaren inguruko eztabaida. Akordio honen bitartez, NUko zein Klinikako langileei eta beren  familiei osasun arreta Klinikan bertan izateko aurkera eskeintzen zaie.

Pasa den ostegunean, urtarrilak 14, 1.500 pertsona inguru, NUko eta Klinikako langileen artean, kalera atera ginen, kontzentrazio batetan, manifestu edota adierazpen bat irakurtzera. Bertan, kezka, ezinegona, harridura, eta ondoeza agertu nahi izan genituen. Oso anitzak garen langileak gara, gure bizitzekin, gure familiekin, gure pentsatzeko eta izateko era desberdinekin…eta politika ikusteko era desberdinekin. Eta kosta egiten zait politika idaztea, izan ere, ez dut pentsatu nahi eztabaida hau eztabaida politiko edota ideologiko bat dela.  Hemen beste gauza bati buruz hitzegiten ari gara: osasunaz eta lanpostuez, alegia.

Egun hauetan zenbakien joan- etorri bat ikusten ari gara, «arazo teknikoak» azpimarratzen dira, partidu buruek beren argumentuak gurutzatzen dituzte…eta berriz ere eztabaida politikoan murgilduak aurkitzen gara. Ez, ez dezagun gaia nahasi: pertsonei buruz hitzegiten ari gara, gaixoei buruz, hainbat pertsona langabezira bidali ditzaken neurri bati buruz… ez politikari buruz.

Txosten baten garraioa, hau karpeta batetik bestera pasatzea baino askoz ere gehiago da. Izen abizenak dituzten istorioei buruz hitzegiten ari gara, hauetariko asko ibilbide luze eta konplikatu batekin; non lan ordu asko, dedikazio haundia, eta esfortzu haundia inbertitu diren. Eta, lan horren ondorioz, konfidantza, zintzotasun eta segurtasun erlazioak sortu dira; askotan, zenbait gaixotasun eta zenbait gaixo eta familia tratatzeko hain garrantzitsuak.

Gaia konplikatu egiten da itxaron zerrendei begirada bat botatzen badiegu. Konbenioa ez berritzeak, jadanik luzeegiak diren itxaron zerrenda hauen luzapena ekarriko du derrigorrez. Ez dezagun ona guztiontzat eta #OnaNafarroarentzat den zerbait txarra guztiontzat eta txarra Nafarroarentzat bihur: itxaron zerrenda gehiago eta lanpostu gutxiago.

Kosta egiten zait gobernu batek, edozein kolorekoa izanda, arrazoi ideologiko, peaje eta errentagarritasun politikoak gizartearentzat onuragarriak diren neurrien aurretik jar ditzakela pentsatzea. Eman arrazoiak hau sinisten jarraitzeko; izan zaitezte, nafar guztien gobernu.

Bilatu