Josune Otamendi Muñagorri
Psikologoa

Pandemia, covid-19a, txertaketaz erizpide batzu

Ez da bidezkoa, ez da lasaigarria covid birusa dela eta sortzen diguten txertaketaren ezinbesteko beharra eta beste guztia, estres laboralak, emozio alorreko gainbeherak eta abar luze bat.

Badira bost eginkizun ezinbestekoak direnak edo behintzat gomendagarriak, gaur egun norbere osasunari heutsi dezaiogun edota indartu genezan.

1. Egunerokoan elikadura orekatu bat mantentzea, denetik jan ezertaz abusatu gabe.

2. Kirol zertxobait, 35-45 minutu egin egunero, ahal bada.

3. Naturgunean zorabiagarri edo elikagai izan daiteken zerbait egin, astean behin. Paseo bat menditik, itsas hertzetik, baratza zaintza, zuhaitz ingurua arnasketak...

4. Ariketa mentala edo kognitibo zerbait ahalbada memoria landuz eta burmuinak zirikatzeko baliagarri den zerbait. Musika entzun ta azterketatxo bat, edo irakurketa idatz lanak, hizkuntza hiztegi txiki bat landu, zeinu hizkuntza...

5. Harreman sozialak mantendu, jarraitu sakontzen edo berriak egiteko leihatilak ireki: ikastaroren bat zure auzoko kultur etxean, talde mendi irteera edo beste elkartze guneren bat bilatu...

Pandemia egoera delata bizitzen ari garen zorabioa, nahasmena eta beldur egoerak eskatzen digu geure zentzumen adituari kasu egitea, eta berriak zahar eta behin ta berriro entzuten ari garenari geure muga jartzea. Hirugarren «errefortzuko» txertoa jartzera bultzatu eta derrigortzera behartu nahi gaituzte, umeak eta gaztetxoak ere txertoa jartzera derrigortzearekin batera. Eta, nik galdetzen dut, non dago geure punttu kritikoa? Edota, nere iritziz, protesta masiboak izan beharko luketen guneak? Egiazki inork ez daki guzti honek nora garamatzan. Ni txunditurik nago nola ez den protesta gehiago azaltzen ze, inork ez daki zenbat aldaera berri etor daitezken eta are gutxiago nola egingo zaien aurre. Dakiguna da musukoak direla, frogak direla eta txertoak direla industria farmazeutikoentzat eta auskalo zeinentzat diru iturri oparoa izaten ari dela. Dakiguna da baita, alor psikologikoan eta emozionalean zenbat min jasaten ari garen eta jasan beharko dugun «pandemia» egoera honi modu naturalago batez aurre ez egiteagatik. Hau da, pertsona bakoitzaren eta bide batez, gizartearen jarrera osasuntsuagoak bultzatu eta zaintzan hezitzea bilatu beharko genduke, norbere sistema inmunologikoa indartze aldera.

Nire zentzumen xumeari entzunaz, ni oinarrizko osasun sistema indartzearen alde nago ta horri begira, landu, zaindu, indartu eta berritu nire buruarekiko ituna eta arduraz jokatzen saiatuko naiz. Noski daramat musukoa, jarraitzen ditut distantzia neurriak eta aireztapenak zaintzen det, baina kritiko naiz iritsi garen egoerarekiko eta ez nago ados behin ta berriro txertoa jartzearekin eta are gutxiago gure gaztetxoak, gure beldurrak direla eta indartzen lagundu ordez ahultzearekin; ze gaurko irtenbide bat dirudienak ondorio kezkagarriak sor ditzake biharko eta jadanik ikusten ari gara ondorio lazgarri ugari.

Nik dei egiten dut eta esan ohi dut, pertsonak bost zentzumen ez, baizik zazpi ditugula edo izan beharko genituzke. Gertukoak direnak (usaimena, ukimena eta dastamena) eta distantziakoak (entzumena eta ikusmena) hauei bi eransten dizkiot zentzudun izatearen zentzumena eta umorearen zentzumena. Nik guztion oinarrian dugun heldutasun-zentzudun izaerari adi jartzea gomendatzen dut. Zer dela eta? Ba beldurraz gainezka gabiltzan une honetan hain zuzen ere geure senaz, geure buruaz dugun konfidantza berreskuratuz eta arbasoen garaitik jaso dugun naturarekiko errespetozko elkarlanarekin ados, zaindu ditzagun ta indartu gure osasun bide naturalak haseran aipatu ditudan bost eginkizun txiki horiek kontutan hartuaz.

Ez da bidezkoa, ez da lasaigarria covid birusa dela eta sortzen diguten txertaketaren ezinbesteko beharra eta beste guztia, estres laboralak, emozio alorreko gainbeherak, kontsumoaren aldeko jarrera geldiezinak, lan eskaskeriak, inmigrazioaren korapilaketa eta egoera negargarriak, eta abar luze bat. Ziur naiz txertatuta une bihurri honi modu errezago batez aurre egingo diogu baina... egokiena eta osasuntsuen ote? Ez ote gaude epe laburrera begiratzen epe luzera begiratu ordez. Hemen uzten ditut nire gogoetak norbaiti zer pentsa ematen badio ere.

Bilatu