Sare Gernika-Lumoren izenean
Presoak elkarrekin euskal herriratzeko ordua

Mementu honetatik aurrera, jauzi handia eman behar dugu eta amaiera eman auzi honi; eta jende guztia ezinbestekoa da.

2018/06/14

Hogeitamar urte pasa dira euskal presoak barreiatzeko neurria abian ipini zenetik, aurretik ere kasuak gertatu arren. ETAko kideen kohesioa apurtzea ei zen honetarako arrazoi nagusia. Giza eskubideen, eta baita Konstituzio beraren, kontrakoa bazen legedi hori ere, Estatuko Kongresuko indar konstituzionalista guztien botoarekin abiatu zen.

Ez zen igaro denbora luzea salbuespeneko neurri horiek ez zutela arrazoi nagusi hura justifikatzeko ibilbiderik eta alderdi batzuk, ez handienak hala ere, zalantzan ipintzen, kritikatzen edo atzera botatzeko eskaerak egiten hasi ziren. Ordutik aurrera, neurriaren iraupenak mendeku itxura hartzen joan da, are gehiago salbuespeneko egoera ezabatzeko eskatu ohi duten erakundeei (gizarte-mugimendu, familia-elkarte eta alderdi politiko) euskal presoekin «salbuespena egitea» eskatzea leporatzen izan dietenean.

Baina, tira. ETA erakundeak tregua unilaterala eskaini, presoen dispertsioa amaitzeko desarmea gauzatu... Nahikoa ez, eta azken 7 urteetan gobernuan izan den alderdiak bere disoluzioa eskatu izan dio ETAri urruntze-auzia bideratzeko. Eta disoluzioa bete denean ez dutela bere politika aldatuko aldarrikatzen dute.

Gauza da ETA erakundeak egin, egin duela azkeneraino eskatzen ziotena, hau da, bere esistentziari uztea. Orduan, zenbait alderdiren balorazioak: «lo ha hecho tarde y mal». Ez du zentzurik; zeren, noiz eta zelan izango zen «en el momento oportuno y con corrección»? Bota dezagun burua atzera: inork imaginatzen ditu mementu eta modu egoki horiek? Ez, ezta?

Izan ere, zaila da edonorentzat bestearen baitan sartzea; eta bati ondo deritzona, besteari ez dio berdin egiten gure egunerokotasunean. Are gehiago atentatuak, heriotzak, muturreko jarrerak tartean daudenean. Honela, batzuentzat espetxeratuak dagokien zigorra betetzen ari badira, beste batzuentzat askatasun-haizea dira, Hertzainak-ek abesten zuten moduan. Eta gatazka asko luzatu bada eta atentatu eta heriotz asko zentzugabeak izan badira, eta jende askori sufrimendu handia sortarazi badiote ere, biztanleriaren beste kopuru handi baten bizimodua hondatuta geratu da, froga faltsuak erabili dituztelako haien kontra eta edozein ia eguneroko tontokeri atentatu terrorista gisa bihurtu dutelako, azken egunotan ikusten ari garen moduan.

Amaitzeko, ez ete da barreiatze-urrutiratze bera izan konfliktoa luzatzeko eragile nagisienetariko bat? Ezbai gutxiko afirmazioa jende askoren ustez.

Aro honetan, 2018ko maiatzetik, egoera guztiz berri baten atarian gaude. Mementu honetatik aurrera, jauzi handia eman behar dugu eta amaiera eman auzi honi; eta jende guztia ezinbestekoa da. Horretarako, jendearen artean sensibilizazio eta arrazonamentu asko egon arren, arestian ikusi dugun moduan, funtsezkoa da kasu honetan batzuen eta besteen arteko talka saihestea, esan nahi baita besteen ustezko erruak ez gogoraztea, ez errazionalizatzea, ez leporatzea... Horiek, beste ordu baterako aparkatu behar ditugu, helduko dena seguruenik. Baina gaur, gaur, guztiok sartu behar dugu erraietara arte helburu hau: gaur da eguna presoak euskal herriratzeko. dagoeneko, ez dago aitzakiarik presoak urrutiratuta egoteko.

Sarek, presoak bertoratzeko elkarteak, sentsibilitate guztiak hartu nahi ditu bere barruan eta alde batera utzi norberaren usteak, asmoak eta haserreak bere hellburua lortu arte. Inor ez da geratuko kanpoan bere ideologiagatik presoen arazo honetaz kontzientzia eta konpontzeko borondatea badauzka. Eztabaidak eta haserreak, beste arloetarako edo beste momentu baterako; presoak gureganatu eta gerorako.

Gernika-Lumoko Sarek, urtero egiten duen moduan sasoi honetan, amaiera emango die bere kurtsoko ekintzei ekainaren 15ean. Deitu egiten zaituegu hurbil zaitezten ostiraleko ekintzara, gizarte-ehun hau, sare hau, zabaltzen eta indartzen joan dadin eta espetxe-politika honen aurreko oihuak toki guztietan entzun daitezen. Orain presoak. Hustu ditzagun behin-betiko asteburuetako familiarren maletak. Ataletan gera daitezen beste betebeharretarako. Ostiralera arte.

Artikuluak
Bego Cestau, Ibai Aramburu, María Díaz De Rada, Santi Rabadán
2018/10/21
Joseba Garmendia
2018/10/21
Jose Mari Esparza Zabalegi
2018/10/20
Ane Aizpurua Aizpurua
2018/10/20
Gutunak
Mikel Quintela Alvarez | Tuerto por un pelotazo
2018/10/20
Koldo Campos | Escritor
2018/10/19
Ainara Sagarzazu González
2018/10/19
Maria Olga Santisteban Otegui | Zalla (Bizkaia)
2018/10/19
Azken post-ak
Fito Rodriguez
2018/10/20
Martin Garitano
2018/10/19