Aritz Arrieta Obeso

«Straight to hell». Prestidigitadorearekin txundituta

Nik euskaraz idatziko dut. Nahi dudalako.

Egunkari honetan berriki idatzi duen Prestidigitadore talentudun batek pentsa dezake euskararen alde egitea edo euskararen aldeko politikak «inposatzea» direla euskara minorizatua eta ia galzorian egotearen errudunak, baina tira.

Talentu handiko iluminatu asko dago eta oso trebeak gainera errealitatea itxuraldatzeko malabarismoak egiten, azaltzen ez dituen arrazonamendu batzuk, ze Jakintsu haundi bat zitatzearekin aski deritzo, magia pixka bat eta tatxan! Et voilá milagroa zerbitzatua. Eta gainera Empirismo zientifikoaren labelagaz.

Nik ez dut Thomas Sowell-en ezer irakurri baina benetan azkarra, argia eta Talento-en Kapitan Generala izan behar zuen. Hasieran Satanas berbera bezain gorria eta Marxista izatetik nola pasa zen ezjakintasunaren ilunpetatik Neoliberalismo basatienaren Argikundea besarkatzera eta bere tesiak gizaki hilkorroi esplikatzera Vox-eko edo pnv-ko batek bezain gartsuki.

Benetan oso trebea eta mágikoa (ez majíkoa) izan behar da txiste-ratik horrelako untxitzarrak ateratzeko: Langabeziaren errua gutxieneko soldata da eta ez enpresa jabeek beren etekin ikaragarriak are gehiago handitzeko produkzioa deslokalizatzea.

Emakumenganako biolentziaren kausa berauek babesteko legedia da eta ez ideología eta sistema matxista eta horren arabera emakumea bigarren mailako eta gizonaren jabetza konsideratzea,

Etxebitzaren salneurri jasangaitzen errudunak berauek mugatzeko neurriak dira eta ez espekulazio ankerra...

gutxiengo etnikoak babesteko neurriek gutxiengo etniko hoiek kaltetzen bukatzen dute. Sin comentarios.

Pobreenei laguntzeak pobrezia areagotzen du. Zergatia Ez da aberastasun guztia esku gutxi batzuek (har) pilatzen dutelako. Ez ba!

Ez dakit benetan ari den edo txantxa makabro bat den.

Bakarrik falta zaio zitatzea beste Talento batek, Torrentek, esaten zuena, erdera batutik libreki itzuliaz; «Neskatoak bortxatzearen errua euren amena da putak bezela janzten dituztelako».

Ba Torrentek ez dit grazia putarik eragiten, Nazka bai. Ongi zegoen hainbeste polizia. detektibe superguayri buruzko pelikulen Parodia bezela, baina batekin aski eta sobera. Bigarrenetik ezin pasa ni behintzat.

«Traka final»-a da nola Mileiri esker Argentinako etxebizitzen prezioa eta inflazioa murriztu egin den. Baliteke izatea pertsona asko ordaidu ezinik gelditu direlako? Ez asko ez gutxi, zero. Kalean gelditu direlako? Eta eskariaren (demanda) jeitxieraren erruz eskaintzaren (oferta) prezioa beheratu behar da zerbait saldu nahi ba da... Ez dakit. Ni destalentau bat izanen naiz baina ez ditut jakintsu hoiek ulertzen. Pesebreko Jakintsu merzenariak ez behintzat.

Por cierto, manifak eta hitzaldiak ez dira nahikoa, ez, motz gelditzen dira. Baina beharrezkoak dira, Joder baietz! Eta barrio sesamo ere bai, bistan da, hurbil eta urruti bezelako hitzen esanahiak esplikatzeko. Adibidez.

Horretan gaude oraindik: Empirismo zientifikoz mozorroturiko Gezur Ustelak errefusatzeko ahaleginetan. Alde guztietatik datozkigunak. Joder!

Bilatu