Jon Iurrebaso Atutxa

Su-etena; Palestina aurrera!

Erresistentziaren ardatzak argi dauka zein izan behar den bere eginbeharra. Gaur bataila bat irabazi dute, baina herrialde inperialistak lanean ari dira orain, hurrengo norgehiagoka eurentzat hain zorigaiztokoa izan ez dadin. Zentzu horretan, etorkizuna borrokarena baino ezin da izan.

Ofizialki, Palestinak Nakba 1948tik jasaten du. Zauri odoltsuak palestinar herriarentzat. Ordutik, Erresistentzia presente egon da. Era berean, Erresistentzia bera Osloko akordioak (93) eta Palestinako indar erreformista eta burgesek baldintzatua egon da.


Duela gutxi, Palestinako Erresistentziak aginte bateratu batean egin du bat, erakunde bakoitzaren subiranotasuna mantenduz. 2021eko maiatzean islatuta geratu dira erresistentzia bateratuaren gaitasunak. Ez bakarrik Palestinaren suntsipena eragozteko, baizik eta sionismoaren erasoei erantzuteko, hura suntsitzeko.


Erresistentziaren ardatzak garaipen taktiko eta estrategikoa lortu du Palestinan. Armada sionista urduri jartzeaz gain, gizarte sionista (salbuespenak salbu) berak beldurra sentitu du lehen aldiz Hezbolak (Libano) armada sionista garaitu zuenetik.


Erresistentziaren ardatzak argi dauka zein izan behar den bere eginbeharra. Gaur bataila bat irabazi dute, baina herrialde inperialistak lanean ari dira orain, hurrengo norgehiagoka eurentzat hain zorigaiztokoa izan ez dadin. Zentzu horretan, etorkizuna borrokarena baino ezin da izan.


Gure ustez, munduko proletalgoak badaki lurralde horietan ezin dela klase-borroka aurreratu bat garatu (europar kontzeptu pean) inperialismoa gainditu gabe. Han, kontraesanak hain handiak diren, non klaseen arteko borrokak ez du beste maila altuagoa lortzerik izango, inperialismoa/sionismoa erabat garaituz ez bada.


Bakoitza bere eremuan, bistan da. Hala ere, batzuetan gainditu egin behar dugu alderdi- eta lurralde-eremua, eta plus bat ezarri sionismoaren/inperialismoaren aurka dena ematen ari denaren alde. Dena esaten dugunean, ez dugu militante bakoitzak militantziari eskaintzen dion aisialdiaz hitz egiten, borrokatzeaz eta, askotan, hiltzeaz baizik.


Gure pentsamenduak bat egiten du erresistentziaren ardatzarekin (Libano, Siria, Irak, Palestina, Yemen, Iran), hau da, inperialismoaren etsaia izatearekin. Inperialismoa kapitalismoaren fase bat den heinean, hortxe sakondu behar dugu kontraste eta informazio-dinamiketan.


Munduko langileria bere abangoardiako erakundeek koordinatzen duten heinean (eta Amerika, Asia eta Europako beste batzuek deskribatzen dizkiguten gertaerak irakurtzen dakien heinean) aurrerapauso handiak ematen ariko da.


Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraultzaile baten alde, Euskal Herria askatzeko gai izango dena eta munduko proletarioei ezinbesteko koordinazioa eta ekarpena egiten lagunduko diena.

Bilatu