Oier Iriarte González

Teknologiaren prezioa

Koltana egun erabiltzen dugun teknologiaren elementu garrantzitsuenetarako bat da dituen ezaugarriengatik, kobrea baino %80 eroaleagoa da eta harikortasuna 100 aldiz handiagoa, eta gainera ez da gehiegi berotzen. Horrek esan nahi du teknologiaren ekoizleek beharrezkoa dutela euren teknologia geroz eta aurrerakoiagoa bihurtzeko, arazoa da koltana nola lortzen den.

Koltanaren %80a Afrikako Kongon aurkitzen da. Gero eta merkeago lortu mineral hau, gero eta merkeagoa izango da koltanarekin egindako teknologia produktuak, batez ere mugikorretan erabiliz. Eta nola lortzen da mineral hau era merkeenean? Ba langileak esplotatuz era beldurgarrian. Azken lau urteetan 3.000 pertsona hil dira koltanaren meategietan, 100.000 bortxaketa inguru ematen dira urtero meategien inguruko lurraldeetan (milizia armatuek kontrolatuta dituzten lurraldeak), eta kalkulatzen da koltan kilo bakoitzeko 2 ume hiltzen direla minerala lortzearen prozesuan.

Milizia armatuek era guztiz ilegalean lortutako materia kontrabandoz ateratzen dute herrialdetik eta beste era batean lortutako koltanarekin nahasten dute erosten duten enpresek ez ukatzeko jasotako produktua. Bitartean gizarte “aurreratuko” pertsonok, harro erakusten diegu besteei odolez bustitako gure azken txorakeria teknologikoa. Gu gara ume emakume eta langile horiek esplotatzearen eratzule argi bat eta ez dut inon ikusi gelditzeko asmorik epe laburren behintzat, neurri batean informazio hau ez delako publikoa egiten.

Gure erantzukizuna ere bada da basakeria hau gelditzea eta horretarako neurriak hartzea, lehengo pausoa: informazioa zabaldu. Ondoren ikusiko dugu informazio horren aurrean ze jokabide hartu eta nola eman buelta arazoari. Bitartean emakumeak bortxatuak eta ume eta langileak hiltzen jarraituko dute gure mobilaren abiadura handitu eta tamaina txikiago bihurtzeko. Mobilaren prezioaren zati txiki bat guk diruarekin ordaintzen dugun bitartean beste zatia kongotarrek ordainduko dute euren odolarekin. Desoreka txiki bat dagoela ematen du, ez?

Bilatu