Txistukadaren nondik norakoak
Errege kopa finala ikustera Camp Nou futbol zelaira joan ziren Bartzelona eta Athleticen futbol taldeen zaletuek, Espainiako ereserkiari eta Erregeari egindako txistukada monumentala izan zen. Eta horren harira, Espainiako Kirol Eremuko Indarkeriaren, Intolerantziaren,
Xenofobiaren eta Arrazakeriaren aurkako Batzordeak astelehenean egindako bilera ondoren adierazi du informazio espedientea irekiko diela, besteak beste, Per la xiulada a l´himne Espanyol i al Rey Felipe de Borbon manifestuaren sinatzaileei txistukada horren deialdia publikoa egiteagatik. Hori da besteak beste, premiaz egindako bilera horren harira, Miguel Cardenal Espainiako Kirol Batzordeko idazkariak eta Francisco Martinez Espainiako Segurtasun estatu idazkariak adierazi dutena. Eta ondorioz, atera daitekeen lehen konklusioa zera da, berriro eta tamalez, espainiar agintariek zigorraren bideari heltzeko autoa egin dutela, mensajeroa akabatuz, haserrearen arazoa estali eta konponduko dutelakoan. Baina oker dabiltza, mendekuak eta meatsuek oso ibilbide motza izaten dutelako. Eta honetan ere, horrela gertatzea espero dut.
Aurtengo txistukadak, gutxienez, antzeko bi aurrekari baditu, bat, lehenengoa 2009an Valentzian jokatutako finalean emandakoa eta bestea, bigarrena, 2012an Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian jokatutako finalean gertatutakoa. Eta oraingoan bezala, aurreko bi finaletan ere, klub berdinak, alegia, Athletic (EH) eta Barça (CAT) izan ziren protagonista nagusiak. Eta horrek, nire uste apalean, txistukada ematearekin loturaren bat izango du ezta?
Txistukadaren aurkariek, Espainiakoek zein Euskadikoek, Espainiako sinbologiari errespetu falta eta burla egitearekin arrazoitzen dute bere aurkako jarrera, argi eta garbi badakiten arren, ekimena bera, alegia, txistukadaren zergatia edota oinarria, haserrean oinarritzen dela eta zaletuek, hiru urteetan jarraian portaera berdina izan badute, ez dela izan kasualitatez eman den zerbait eta ezta ere partidua ikustera mozkortuta joan direlako edo eta, agintari espainiarrek aipatutako errespetu faltagatik, baizik eta, inposatutako monarkia eta ereserki honekin ez garelako ordezkatuak sentitzen eta ondorioz, in situ haserre hori adierazteko aukera paregabeak izan direlako, orain Camp Noun eta aurretik Mestallan eta Vicente Calderonen jokatutako errege koparen finalak.
Ofizialki, kopa finaleko txistukadaren lehen aztarnak, Valentzian 2009an jokatu zen final hartatik heldu dira. Orduan, ESAITek eta Catalunya Acció elkarte independentistak, finalaren aurretik prentsaurreko bat eskaini zuen elkarrekin Bartzelonan eta Katalunia eta Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna lortzeko oztopo nagusia den Espainia Estatua ordezkatzen duen Erregea eta bere ereserkiari gure haserrea eta desadostasuna erakustearekin batera txistukada irekia antolatzen genuela esateko. Deialdi berdina egin genuen 2012an, Kopa finala Madrilgo Vicente Calderon zelaian jokatu zenean ere eta seguraski, aurten ere antzeko zerbait egingo genuen ESAIT operatibo jarraitu bazuen baina guztiok edo gehienok dakizuen bezala, zirkulaziotik at gaude eta beraz, txistukadarekin ados egon arren ezin izan dugu kolektiboki deialdi publikorik egin. Baina lotsarik eta inongo konplexurik gabe esan dezaket hasieratik txistukadaren sorrera eta bere zergatia, gure kasuan behintzat, aldarrikapenaren zergatian oinarritzen dela. Argi eta garbi.
Aurtengo txistukadak Espainiako Gobernuan zein elkarte eskuindar eta fatxisten inguruan sortu duen egonezinaren antzekoa sortu zuten ere, Mestallako eta Vicente Calderoneko gertakariak eta, DENAES (Defensa Nacion Española) eskuindar erakundeak Catalunya Accio eta ESAITen aurka, bietan kereila sartu zituelako epaitegietan gero artxibatuak izan zirelarik. Espero dut aurreko bietan bezala, aurtengo txistukadaren inguruan egon daitezkeen salaketak, usain txarragoa botatzen badu ere, adierazpen askatasunean oinarrituta ezerezean gelditzea, alegia, artxibatzea.
Espainiako Estatu inposatzaile honetako agintariek, Camp Nou zelaian eman zen txistukadaren inguruan bere begiak jarri beharrean, egun osoan bi aldetako zaletuek eskainitako portaera zoragarrian eta ondorioz Bartzelonako karriketan eman zen giro alaitsuan jarri beharko lukete, berriro ere, bi taldeetakoa zaletuek demostratu dutelako, munduko zaletu onenetarikoak izateaz gain, babesa ematerakoan beraien arteko errespetuan oinarritzen direla, gero futbol zelaian bakoitzak normala den bezala, bere taldeari animatu eta babestu arren. Eta hori, tamalez, beste talde gehienetan eman behar zen baino gutxiagotan ematen da. Baino jakina, aipatu agintari horiek horretaz txintarik ez, helburua txistukada kriminalizatzea delako, alegia, haserrea desaktibatzea. Hala ere, aitortu behar dut, espero nuela gutxienez, euskal hedabideetan behintzat bi taldeetako giro on horrek oihartzun handiago izatea. Baina tira, ulertzen dut ere, txistukadak, ia guztia, baita emaitza ere, bigarren planora pasa izana.
Beraz, ez nuke nire gaurko hau Bartzelonara joan eta Camp Nou zelaian haserre gisa txistukada monumentala bihurtzeko ausardia izan zenuten guztioi, berriro ere, aurreko bi finaletan bezala, demostratu duzuelako, beste euskal agintari batzuen aholkuen gainetik, zuen nortasun propioa azken muturreraino eramateko gaitasuna eta determinazioa izan duzuela.
Aldi berean nire besarka eta babes guztia, aurreko bi txistukadak antolatzen elkarlanean aritu ziren Catalunya Accio erakunde independentistari, aurten ere lortu dutelako, zaletuen haserre nagusiekin, txistukadak lortu behar zuen helburua lortzea. Beraz, zorionak guztioi eta pankartak zioen modura, Jo ta ke irabazi arte.