Josu Naberan
Idazlea

XXI

Oro har, plandemiaren kudeaketari dagokionez, partaide guzti-guztiek ospatzen dute populazio ororen menperakuntza eta bezaketa lortzeko antolatu duten planeta mailako kanpaina.

XXI. mendeko talka nagusia: Aurpégi Zúrbilen eta Indioen buruz burukoa. Herri indigenen ahotsa vs. Agenda-2030.

Wachumera leinuak dauka hitza:

«Aitonamonek esan zuten: Izpiritu Gorena etortzear dago, eta zera galdetuko du: zer da Itsasoaz? Bizirik al da ala zelula hilez beteta, garbitu beharreko zelula hilez?».

«Erabaki dezagun erabakitzekoa, Izpiritua heldu baino lehen: Bizitzaren parteeekoak izatea ala Loraunea irentsiko duten paraaasitoak. Egin dezagun galdera hori, Izpiritua heldu baino lehen: zer izan nahi dugu? Zer jarreeeratan izan gura dugu? Posible al da, honezkero, gizakiok izatea Loraune Handi honen Zaintzaile?».

«Duela hamarkada batzuk, 1975ean edo, herri guzti-guztiak bildu ziren, eta elkarri harrituta galdetu: itzartu al da Munstro Handia? Jaiki da, jaiki, beraz, Kontsumoaren eta Banakoen Leeehiaren Munstro Handia. Soil-soilik Jatooorrizko Herrien Aliantza batek gaindi dezake halako Izakia… halako Munstroa eta pentsaera ahularaaaztea. «Biltzarre Handi horren ostean, herri guzti-guztiak etorri ziren bat: ezinezkoa da!».

Soil-soilik zatekeen ahal, baldin eta Hango herriek, beren Memoria galdu zuten herriek, beren Historiaren Umezurtz ziren herri haiek itzaaartuko balira; Hango herri haiei beren memoria berreskuratzen laguuunduko bagenie;

«Goazen, bada, bertara».

«Entzun gure aitonamonen berbak, eta goazen bertaaara».

Iberdrola Dorreko Bilkura Nagusia, Bilbo hirian.

Hantxe datoz Goi Exekutiboak Agenda-2030eko Mundu mailako Goi Bilkurara. Hortxe dira auto beltz blindatuetan, beren shoofér eta bizkar zainekin, aurretiaz ertzainez eta polizia nazionalez gotorturiko Dorregunera. Eta hastera doa Agenda-2030ko Mundu-mailako Lehen Bilkura Nagusia.

-    Gai Ordenaren lehen puntua baino lehen, Emergentziak atalean ageri den gauza bati buruzkoa aztertzen hasi dira: «Pandora Kutxaren afera»., oraintxe bertan zabaldu den berria, kazetari konspiratzaile batzuen eskutik. Zera erabakitzen da aho batez: gai horri buruz erabateko, ahal izanik, zentsura agindua transmititzea Desinformazio Agentzia Nagusiei.

(Irakurleentzako oharra: Bilkura honetako partaideen beraien Paradisu Fiskalen afera dago tartean, Fiskal-Gate dei dezakeguna. Hots, gaur egun legezkoak diren Paradisuak, baina berez ilegitimo, eta nekez etikoak, begien bistan dagoenez. Izan ere, Bilkura honetako partaideentzat lukuru badira ere, ez baitira inondik inora ere onuragarri, baizik eta suntsigarriak naziorako eta oinezkoon bizimodurako).

-    Gai Ordenaren lehen puntua Osasunaren managemanti buruzkoa da (konkretuki Plandemia delakoari buruzko managementa). OMS (Munduko Osasun Erakunde) eta Mundu Bankako Exekutiboek, biek ala biek, Farmazeutika Konpainia (Pribatuen) Exekutiboei damaiete hitza zuzenki eta zuzenean. Hauek, bere aldetik, beren karpeta superpotoloak irekiz, plandemia delakoaren balantze txit positiboa egiten dute: Izan ere, beren txertoen txertaketa aski masiboa izan delako. Eta horren adibide eredugarri izan da, bistan dago, orain gauden lurralde hau berau, bertoko TBren kanpainari eta Jaurlatxitarren lanari esker, alarma egoera dela-eta salbuespen egoera gisa. Pentsa zein ideia ona izan zen bere sasoian Alarma Egoera asmatzearena! (Hemen bibotepeko barretxoa dagite Bilkura Goreneko exekutibo guztiek).

Gaur egunera arteko datuen arabera, ia nerabe guztiak eta legezko adin barruko ume guztiak txertatzen ari dira gure produktuekin. Gainera, espero dugu ume jaioberriak ere txertatzea gure produktuekin, eta etorkizunean hiru-lau txerto ezartzea urtero; geure patenteen markakoak, noski.

Aurreikuspen hauekin, espero dugu ezen, 2019-2021 Ekitaldia txit ona izan bada (XXX euroko mozkin gordina), hurrengoa askoz hobea izango dela, eta horrela, mundu mailako bigarren potentzia ekonomikoa izatea finkatuko dugula (farmakoen balantze honen aurrean, txalo-zaparrada batek egin du eztanda Iberdrola Dorreko Areto Obalean).

Oro har, plandemiaren kudeaketari dagokionez, partaide guzti-guztiek ospatzen dute populazio ororen menperakuntza eta bezaketa lortzeko antolatu duten planeta mailako kanpaina. Berriro ere, horren adibide dugu Basque Country, oraingoan ere bertoko TB eta Jaurlaritxaren laguntza estimagarriari esker. Hauek izan baitira bertsio bakarra azkeneraino bultzatu dutenak, negazionista eta terreplanista orori ahoa estali eta Farmazeutiken helburuetara adorez lerratu direnak.
    
-    Gai ordenaren 2. puntua klima aldaketaren management-ari buruzkoa da. Hots, Parke Eolikoen eta Eguzki Panelen instalakuntzaz eta horiei dagozkien terrenoen jabetzeaz. Oraingoan ere Basque Country jartzea dagoela eredutzat. Nola Iberduero & Petronor korporazioek arduratu diren Instalakuntzok (eta beroriei dagozkien Lurren kudeaketaz), oraingo honetan ere Jaurlaritzak Europako Funtsen kudeaketa bikainari esker (une honetan, Tapia anderearen lehen planoko irudia ageri da pantaila erraldoi batean).

Izan ere –iruzkindu du klima aldaketari buruzko Biden jaunaren eledunak–, enpresa txiki eta ertainak baztertzea baita lehentasunezko lehenbiziko helburua, txikia eta lekukoa de ororen suntsiketa sortzailea deituko zaiona; gure Korporazioek enbarazu barik lan egin dezaten.

Horrela ba, klima aldaketaren larritasuna kontuan hartuz, zentral nuklearren programa birbultzatzea erabakitzen dute, azkenik, aho batez. Eta populazioaren garuna ideia horretara prestatu beharra. Hortaz, mezu hau transmititzea beraien ohiko desinformazio agentziei.

«Balorazio hauen ondoren –iragarri du Bilkura Mahiko presidenteak–, 2030 Agendari ekitea dagokigu orain. Hasteko, hemendik hor behean dakusagun Casco Viejo deritzan horretara luzatuko dugu Periskopioaren begi finantzarioa, Bilboko Uri hauxe izanen baita, zehazki, Munduko Uri guztien eduru eta eredu».

Sarrera honen ostean, dagokion Finantza Buruak zehatz-mehatz azaltzen du plangintza finantzarioa: «Bada, Casco Viejo horretako Higiezinen monopolioa lortuko dugu ahalik arinen, Arrano Funtsa deritzan sistema azkarraren bidez. Lehenik, ingurua garbi uzteko, orain arte Ondasun Higiezinen inbertitzaile finantzario Txiki eta Ertainak dauden lekutik egotziko ditugu, batipat txinatar eta pakistandar jatorrikoak».

«Zera esan nahi baita: hemendik aurrera gure Sistemaren etapa berri bati ekingo diogula, ‘Reset Orokorra’ deituko duguna; hots, hala Ekonomia eta Industria eremua, nola politiko soziala oro har hartuko duen reseta».

Azkenez, maila lokaleko neurri hauek onartzen dira aho batez, Hiri guztietan eredu izateko:

-    Bilbon berton Termi-TAV eraikuntza terminal bat eraikitzea, hiri duin bati dagokion tamainakoa. Horrekin batera, jakina, TAV (Abiadura Handiko Trenaren) obrak azkartzea eta koordinatzea, negazionisten oztopoak eta traba guztiak gainditzeko beste ertzain eta polizia aktibatuz.

-    Argindarraren prezioari eta tarifa igotzeari buruz, aho batez erabakitzen da, energia horniketaren krisi larria kontuan hartuz, Merkatu Libreak markatzen duen prezioari eustea; eta ontzat hartzen da, negazionisten protesta eta profestaren aitzi, egungo azpiegitura industriala mantentzea, alferrikako trantsizio aldiren premiarik ikusten ez delarik. Horrek zera esan nahi du, oinezkoon ikuspuntutik: elektrizitate tarifak beren erpinerantz igoko direla, Iberdrolaren negozio-puntak barne, haien mesederako eta paganoen kalterako.

Bilkura Gorenak ez dakusa Gai Ordenaren beste ezein puntu aztertu beharrik, eta horrela, Munduko Exekutibo guztiak beren karpetak tolestu eta aulkietatik jeiki dira kontentuz, Mahaiko presidenteak Congratulations ozen bat aldarrikatzen duelarik.

Anekdota txiki bat: Bilkura Nagusiko atsedenaldi batean, kafetxoa hartzen dagoela, Exekutibo Txit Goren batek, lekuko egunkariko ziztrin baten notizia marginal bati erreparatu dio: «A Coruñan, Wachamera deritzan tribu indigenaren talde bat lehorreratu berri da, bake asmoekin».

Aurpégi Zúrbilen Bilkurako Exekutibo Txit Gorenak bibotepeko irribarre bat marratu du, bere letagin zuriak erakutsiz.

Bilatu