Josu Naberan
Idazlea

XXI. mendeko talka nagusia: Aurpegi–Zúrbilen eta Indioen buruz burukoa. Herri indigenen ahotsa vs. Agenda–2030

Guztiok batera iraultza bideetara jotzeko zeinuren bat egiten dugunerako, prest daukate erantzuna: Alarma Egoera aldarrikatuko dute, 2020ko udaberrian egin zuten bezala.

Wachumera leinuak dauka hitza: «Aitonamonek esan zuten: Izpiritu Gorena etortzear dago, eta zera galdetuko du: zer da Itsasoaz? Bizirik al da ala zelula hilez beteta, garbitu beharreko zelula hilez? Erabaki dezagun erabakitzekoa, Izpiritua heldu baino lehen. Duela hamarkada batzuk, 1975ean edo, herri guzti-guztiak bildu ziren, eta elkarri harrituta galdetu: itzartu da, antza denez,Munstro Handia; jaiki da, beraz, Kontsumoaren eta Banako–leeehiaren Munstro Handia. Soil–soilik Jatooorrizko Herrien Aliantza batek lor dezake halako Izakia… halako Munstroa eta beronen pentsaera ahularaaaztea. «Biltzarre Handi horren ostean, herri guzti–guztiak etorri ziren bat: ezinezkoa zela! Soil-soilik zatekeen ahal, baldin eta Hango herriek, beren Memoria galdu zuten herriek, beren Historiaren Umezurtz ziren herri haiek itzaaartuko balira; Hango herri haiei beren Memoria berreskuratzen laguuunduko bagenie... Goazen, bada, Bertaaara».

Agenda-2030

Lehenbizi, zeintzuk dira elitearen elite horiek?; mundu mailakoak, jakina, ez hemengo mertzenario arruntak. Lau katu dira, baina ez edozein katu, baizik eta katar beltzak: Black Rock, State Sreet, Vanguard eta Fidelitis. Laukote hori omen da planeta mailako putre-funtsak maneiatzen dituzten artistak. Laukote horixe ei da beste elite guztien inbertsio miliardoak koordinatzen dituena... eta horien edozein emaitza biltzen duena.

Eta zein da, izan, aipatu Agenda horren maniobra eta azken helburua? Munduko Estatu guztiak oro har, eta denen artean Espainiakoa leader dela (halaxe dio Nekane Jurado ekonomialariak, leporaino zordunduta daude. Eta denek dakite ezin dituztela ordaindu. Kolapsoa? Bai seguru. Pentsa, Espainiaren zorra hain da izugarria, non 46.000 inguru euro dugula  zor guretariko bakoitzak. Orduan, eliteen Eliteak exijitzen die Estatu bakoitzari eta guztiei, berauen (gure) ondasun guztien pribatizazioa, hasteko. Zeinen eskura doaz ondasun pribatizatuen diruak). Laukotearen eskura, eta hauek daukaten armiarma sarera (Farma Konpainia, mundu Bankuak, Rockefeller eta Melinda–Bates Fundazioak...).

Txandaka aberastuko dira, zeren Katar Beltzari berdin dio zeinen txanda den, zeren horietariko edozein izanik ere, euren denen onerako baitira. Ez, noski herritar «Denen Onerako».

Eta alafede, botina banatuta daukatela jada, Ali Babaren lapur handiok: hiriak putreentzat, eta errebaleak miruentzat. Esan nahi baita, Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Baiona... nahiz Budapest, putre-funtsa nagusien esku geratuko dira, auzoz auzo eta kalez kale. Berdin Gizarte Zerbitzuak ere, jakina. Hau ez pentsa etorkizuneko kontua denik: Bilboko Zazpi Kale ingurunea, adibidez, Putre Funtsen esku geratzen dago oraintxe bertan; eta Errebalea, berriz, Petronor eta Iberdrolaren esku, euron haize-instalakuntzak, eguzki-panelak (bertako lurrak barne), horretarako hartzen «baititugu» (ezen ez, inolaz ere, Pentsioak hobetzeko), Bruselako Funtsa estimatuak.

Bada, oraingoz nahiko dugu  Agenda–2030 lehen  urratsaz  jabetzea, hemendik hogei urtetara jazoko zaiguna antzemateko.

Panorama honen aurrean zer egin?

«Zer egin?» –zioen Leninek–. «Antolatu!» –erantzuten zuen beti–. Baina baliteke, Leninen aholku hori aski ez izatea, eta guk zuriok bakarrik, ezin burutu izatea ganorazko ezer. Izan ere, horixe aitortu behar izan baitzuten, azkenean, herri indigenoetako «Matxien» Batzar Nagusiek; eta hona bertora jo behar izatea, Munstro Handiaren erdigunera. Beraz, iratzar gaitezen gure lozorrotik eta, motxila lepoan hartu eta segi aurrera, garaia  baita haien inkontrura abiatzeko. Seguru elkar ulertuko dugula, elkar ulertuko garela, A Coruñako topaketa unean.

Hala eta guzti ere, guztiok batera iraultza bideetara jotzeko zeinuren bat egiten dugunerako, prest daukate erantzuna: Alarma Egoera aldarrikatuko dute, 2020ko udaberrian egin zuten bezala, eta jendearen garunean dogma bat, bertsio bakarraren dogma, inokulatuko dute; gauza erraza haientzat, Des)informazio Agentzia Erraldoiei eta barauen tokiko mertzenarioei esker. Eta barriro Inkisizioa eta zentsura, barriro zigorrak, konfinamenduak eta pase-eskakizunak... eta kontzentrazio eremuak ere, harik eta esana egiten dugun arte. Baina tira, ez dugu etsi behar inoiz. Indiako laborariek aurre egin diote, kasu, Korporazio Handiek beren monopolioa ezarri gura izan dutenean larre eta landatan.

MADI presidentea eta MEDI, Desinformazio Medioak. Urtebeteko borroka egin dute laborari haiek… eta gu, hemengook bederen, horretaz enteratu gabe. Indarra daukate, zinez, baina baita geuk ere, elkartzen garen heinean.

Zer esan, azkenez, guretzat eta mundu guztiarentzat prestatzen ari diren «Agenda» horretaz? Bada, hain zuzen ere, asteburu honetan bertan izan dute, Bilboko Iberdrola dorrean, haien Bilkura Nagusia (2021eko azaroak 20/21), Otegi jaunak, manifestazio erraldoi baten osteko diskurtsoa ehuntzen zuen une berean (Dorrekoen akordurik gabe, edota aipatu gabe behintzat).

Munduko Eliteen Bilkura horren erabakiak irudi ditzakegu.

Azken anekdotatxo bat irudikatzea soil-soilik: Aurpégi Zúrbilen Bilkurako Exekutibo Txit Gorenak bibotepeko irribarre bat marratu du, bere letagin zuriak erakutsiz. 

Bilatu