Josu Naberan
Idazlea

Zuetaz esana zegoen

Covid-19 birus delakoari buruz bai bustitzen dela, adibidez, dogma unibertsalaren aldeko leial eta fiel, nahiz eta «birus berri» horren existentziaren frogarik ez izan munduan inongo laboretegitan.

Zuetaz, mendebalde honetako ezker esklerotikoaz, esana zegoen eskuinaren txanda hartuko zenutela bidegurutze honetan.

Zuetaz, bertoko sozialdemokraziaren endako ezkerraz, esana zegoen eskuindarren lekukoa hartuko zenutela, nonbait, noraeza-egoera apropos induzitu honetan.

Zuetaz, egoera hau eki-urruntasunez (eki-distantziaz) arakatzen duzuenoz, esana zegoen –eta aski iragarria–, «Egiaren Ministeroaren» alde eginen zenutela, bertsio bakarraren eskutik.

Zuetaz, «teknologiaz» eta «zientzia puruaz» buru-iritzi zaretenoz, esana zegoen –eta aski iragarria–, adituen egia bakar berdaderoa predikatuko zenutela diktadura biofaxistaren izenean.

Zuetaz, goi kulturaz harrotzen zaretenoz, esana zegoen ahots kritiko oro isilarazten saiatuko zinetela, eta besteoi «negazionista» edo «lurlauzalea» deituko zenigutela, hots, pandemia plandemikoak aurretiaz hautaturiko etiketa horiexekin, hain zuzen.

Baina ez nuen uste sustatu.eus webgunea gerra horretara lerratuko zenik; ezta ere euskerazko Wikipedia sareko batek "Independentea" hedabide digitaleko arduradunaren aurka halako difamazio eta toxikazio kanpaina bortitzari ekingo zionik; halatan, hedabide horretan parte hartzen zuen ehun bat artikulu-egileren contra ere, hein berean. Zein helburuz baina? Hedabide burujabe euskaldun hori isilarazteko helburu argiarekin, bederen. Beraiei galdetu zergatik.

Ez nuen uste, inozo ni, ekosistemaren garapen demokratikoa helburu dugun jendeari halako eraso larria egingo zenigutenik batzuek zein bestetzuek.

Eta independentea.eus webgune euskaldunaren aitzi, «eskuindar, konspinanoiko, gerrazale, arrazista...» deituko zeniotenik, inpunitate osoz. Ahaide nagusiek ere ez halako erasorik populu apal borondatetsuari!

Ez nuen uste, ez, nerau ere «hizkuntzalari fantastikoaren» bandoan edo bandadan jarriko ninduzuenik, batere argudiorik gabe. Akaso, Luistxo, Iruña-Veleiako hizkuntzalari batzuen zientzia salatzearren? Agian horregatik «azientifiko»?

Eta zer, orain ahomentatu dudanez gero, Iruña-Veleiako «aferaz», jende kultu eta teknokratok? Zer ETB hedabide publikoaren eskutiko «euskera berantiarraren gezur maltzurrari buruzko bonbardaketaz? Horretan ere eki-urrutiar, sustatu.eus, beste Veleia-negazionista guztien eskutik? SER-katea, Estatu osoko TVE eta bertoko kolonizatzaileei eder eginez?

Eta tira. Egoera pandemikoari buruz, zer da «gezurti» deitzea, lar den beste erraz, Bizkaiko biologoen dekanoari? Eta «teoria mikrobiarra faltsua» dela aldarrikatzea? Etxebarria jauna ez al da beste zenbait zuen-gustuko-adinako autoritate? Bada, autoritate-paradigmaren paralajeaz blai dagoen gure sustatu webguneak badakiela, jakin, berak nahi duenean «bustitzen».

Covid-19 birus delakoari buruz bai bustitzen dela, adibidez, dogma unibertsalaren aldeko leial eta fiel, nahiz eta «birus berri» horren existentziaren frogarik ez izan munduan inongo laboretegitan.

Zuen helburua, omen, «teknologia hedatzea» denez, baduzue zertan arakatu abeltzaintza intentsibo pozoitsuaz, laborantza transgeniko bertsu pozoitsuaz, elikagai gain-prozesatuez...

Baina hor kapitalismoa eta beronen ekonomia-eredu jasanezina sartzen da. Eta horren aurrean desazkunde programatuaren edo desazelerazioaren premia gorria aldarrikatu beharra ozenki. Bai, klima-aldaketa eta biosfera-toxikazioa... Eta pandemiaren benetako zergatiez aritzea, horren guztiaren «negazianismo pasiboan» zeuen buruaz beste egin gabe.

Eta halako katarrari kaskabela ipintzeko bai ote prest gure sustatu.eus?

Bilatu