Ibon Cabo Itoiz

Adi, Aznar!

Aznarren eskumak (PP-Ciudadanos-Vox), Espainiako konstituzioaren 155 artikuluaren bidez, autonomia-erkidego eredua apurtu nahi du. Horren kontra borrokatzeko aztiak izanda, urrats ausartak eman behar ditugu estatu osoan ezkerraren esparrua indartzeko.

Yugoslabiaren banaketa garaian, Serbiak bere batasuna bermatzeko paper ezberdinak jokatu zituen. Esloveniaren kasuan ez zuen zarata handirik egin, bere benetako arazoa Kroazia zen, bertan Serbiar gutxiengoa bizi zela eta. Hala eta guztiz ere, 1991ean Serbiak erabaki zuen gerra deklarazioa aurkeztea eta handik aurreko historia denok badakigu. Emaitza nagusiena, nazioarteko erkidegoari esker, Yugoslabiaren banaketa izan zen eta Serbiaren taktika politikak izugarrizko porrota jasan zuen.

Yugoslabiaren harira jarraitzeko, benetan komenigarria izango litzateke Milosevicen diskurtsoko osagaiak oroitzea. Nazionalista, xenofoboa, arau musulmanen kontrakoa (Bosniako gudan indar handia hartu zuen irizpide honek), klasista, matxista eta beste abar izan ziren bere irizpide nagusiak garai hartan eta gaur egungo ezagunak izango lirateke gaurko prentsa irakurriko bagenu. Eskumaren mezua oso argi agertzen da edozein lekutan eta Aznarren diskurtsoak eskumari bidera dakioke bere erdigunera: betiko zentralismora.

Aldi berean, EH Bildu eta EAJren arteko norgehiagoka oharkabetasun handia eta aitzaki handia izan daiteke benetako etsaiarengan jomuga jar ez dadin. Horretarako, kanpoko presioak izugarrizko indarrarekin jipoituko omen gintuzke. Sindikatuak, jubilatuak, aztarna ekologikoaren kontrako mugimenduak eta beste batzuek izugarrizko prezioa sar dezakete taulan, erabat zaila delako gizarte berri bat eraikitzea.

Baina ausartak izan behar gara ezkertiarrok. Esate baterako, Espainiar Gobernuak aurkeztutako aurrekontuei babesa emateko ideia arriskutsua baina ausarta izan zitekeen, Espainiako erreformismoari beharrezko airea emango lioke eta. Eta Euskal Herrira begiratuz, aniztasunaren bidez, gure esparru propioa zabaldu behar dugu. Gainera, alderdiek eurek esparru ezberdinak partekatzen dituzte eta aniztasun sakonagoa edukitzeko, horretarako ere, gizarteari begirada ausarta eman diezaiokegu. Neurri horrekin presioak besteengan bideratzea eta ekarpen baikorra bihurtzea lor genezake.

Laburbilduz, eskumari aurre egiteko benetako erantzunak eman behar dizkiogu jendeari. Aldi berean, ezkertiarrok erosotasun esparrutik atera behar gara benetako helburuak erdiesteko. Adi, Aznar mugitzen ari da eta!

Bilatu