Aritz Soloeta Garmendia, Otxandio

Agerikoagoa

Egun, agertoki bi besterik ez dituen sistema batean blokeatuta aurkitzen garela agerikoa da. Bata hazkunde ekonomikoari dagokio, ondorioz klima kolapsatzen da. Bestea, krisi ezberdinei, ondorioz jendea txirotu eta hiltzen da. Baina ez al dago tarteko ezsenatoki egonkorren bat? Ez, ez sistema kapitalista bat dugun bitartean. Izan ere ekoizpen eredu kapitalistak, gehienezko etekinak sortzea du helburu bakartzat. Eta egoera honek, eszenatoki bortitz berriak esagutzera zigortzen gaitu nahitaez.

Pertsonalki, ni neuk goraldi ekonomikoak gorroto ditut. Batez ere burbuila ezberdinetan oinarritzen direnak. Gezurrrez puztuak daude, pertsonak faltsu jokatzeari ekiten diote, ez daukaten dirua erabiltzen hasten dira, eztabaida politikoa gezurretan oinarritzen da, adiskidetasuna azalekoa bilakatzen da.

Krisi garaietan ordea kapitaliamoari buruz daukagun pertzepzioa berrikusi dezakegu. Izan ere kapitalismoak egoera horretan erakusten duen irrazionaltasuna agerikoagoa izaten da. Horra adibidez, energiaren etekinen gaineko zerga dela eta Josu Jon Imazek erakutsitako haserrea.  Nahiz eta iraganean zergei esker bere ikasketak burutzeko aukera izan zuela aitortu. Mundua kapitalistek ordez akademikoek zuzentzen dutelakoan.

Azken urteetan pairatu izan dugun botere aldaketa erraldoia izan da. Txiroetatik aberatsetara, soldatapekoetatik enpresaburuetara, demokratikoki aukeratutako ordezkarietatik, nazioz gaindiko erakundeetara. Egoera honek, ordea hartutako erabaki politikoekin lotura zuzena dauka. Izan ere gobernuburu ezberdinek, botere publikoa txirotu eta pribatua aberasteko hautua aspaldi egin zuten. Erabaki politikoak dira, ez egoera ekonomiko ezberdinek baldintzatutako ondorioak. Horregatik Urkullu jaunak zergen igoeren ondorioz bere adiskide den Josu Jon Imazen haserrea uler dezake. Eta aldi berean langile ezberdinek soldata duinen alde antolatu eta ertzaintzak nola jipoitzen dituen ikusten duen bakoitzean, azken hauen lana goraipatu.

Edonola ere enpresaburu zein politikari hauen tankerako pertsona hauek zerbaitetan trebeak badirela iruditzen zait. Burugabe eta zuhurtzia gutxiz une oro arpilaketan dabiltzan bitartean, betiere publikoki jipoituak izateaz ekiditzea lortzen bait dute.

Bilatu