Germán Gorraiz Lopez | Iruñea

Aita Santu berriaren hautaketa

Inolako ezbairik gabe, aurten oso erabakigarria izango da Eliza Katolikoarentzat, ustegabeko gertaera batez hunkituta geratuz. Benedikto XVIek, uko egin dio Aitasantutzari, aldez aurretik Erromako apezpiku berria hautatzeko beharrezkoa den Kardinalen kopurua oharkabez osatuz.

Aurrekaririk gabeko egoera horrek Elizaren oinarrietan lurrikara bat eragingo du Aitasantutzaren «bizitza osorako agintaldia» zati-zati eginez eta ondorio nabariak elizkideengan ekarraraziz.

Benedikto XVIek bere bizitzaren azken txanpan, Kristautasun sinesbideak arrazionaltasunaren bidez ikertzeari ekingo dio, jakin-min intelektuala eta bizipremiaren eraginez. Dena den, bere oinordekoei ‘II Vatikano Kontzilio’aren idearium eraispenaren lana utziko die herentzia gisa, pausartean ‘sektore atzerakoiak¸ indartsuagoak ateraz, Erromako Eliza gero eta ‘Europazentrikoago’ bihurtuz eta beren dogma hertsiren kidekoa den Italiar bat Aita Sainduz hautatuz.

Bilatu