Ester Montero, Itziar Pou eta Mikel Alvarez | AHTren aurkako bizikleta martxaren batzarraren izenean

Aitor Esnaolari

Kaixo Aitor,

Mugitu! Mugimenduak antolaturiko AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailean bildu garen lagunak gutun hau helarazi nahi dizugu.

Lehenengo, adorea eta besarkada bero bat bidaltzen dizugu, gure artean lagun izan zaitugulako martxan, AHTren aurka egin duzun borroka behin baino gehiagotan gogoan izan dugularik.

Uztailaren 25ean Altsasutik abiatu ginen 50 lagun inguru, eta txirringan Euskal Herriko hainbat herri eta txokotan ibili gara 8 egunez AHTaren eraikuntzarekin eragiten ari diren triskantzak salatzeko, obren egoera bertatik bertara ezagutzeko, tokian tokiko talde aurkariekin eta bizilagun kaltetuekin biltzeko, gure sostengua adierazteko, eta lurraren defentsan nahiz beste hainbat azpiegitura-lan handiren eta desarrollismoaren aurka aritzen diren talde desberdinekin elkartzeko (fracking, goi tentsioko lineak, errauskailuak, etabar).

Astea trinkoa izan da benetan, eta denboraz justu ibili gara askotan, baina denetarik egin ahal izan dugu: hitzaldiak, eztabaidak, dokumetalen proiekzioak, kontzertuak, Urbinako herrian lurraren defentsan eta AHTren aurka egindako borroka aldarriktazen dituen monolitoaren inaugurazioa, baita hainbat ekintza ere, besteak beste Zarauzko hondartzan tartalari auziperatuekiko elkartasuna jendarteratzeko egindakoa eta Andoainen AHTren obrako garabi handi batetik pankartak zintzilikatuz egindako protesta, beste gauza askoren artean. Donostiara txirringa martxa ziklo-nudista bat eginez sartu ginen Donostiara, eta abuztuaren 1ean amaitu dugu (mementuz, aurtengoz) bizikleta martxa.

Pedalen erritmoan AHTren aurka eta lurraren alde kantatuz eta oihukatuz, milaka esku-orri banatu ditugu, denon artean lan eta sentsibilizazio gune kolektibo bat sortuz. Eta gogoangarriak izan dira lekua kaltetuetako bzilagunekin izan ditugun enkontruak.

Guztiagatik, beskarka handi bat eta taldearen indar guztia jaso itzazula!

Bilatu