Altsasu
Maialen Begiristain | Eleak/Libre mugimendua
2018/04/13

Astebete besterik ez da falta altsasuko gazteak epaituko dituen epaiketarako. Salbuespen epaitegia, salbuespen legeak... Salbuespena! Hori da Euskal Herrian asapaldidanik bizi dugun egoera.

Egoera hau ez da berria. Frankismo garaitik datorren salbuespen arkitektura guztia moldatu besterik ez dute egin urteetan zehar. Baina, salbuespenekoa izaten jarraitu du, guztion eskubide zibil eta politikoak urratzen jarraitu du, baita disidentziak isilarazteko helburua mantendu ere. Moldatu egin dute, beraien interesen alde. Horrela ezagutu ditugu legedi antiterroristak, inkomunikazioa, tortura, komunikabideen itxiera…

Sei urte igaro dira ETAk armak utzi zituenetik eta urte hauetan Euskal Herrian bizi ditugun ageriko biolentzia politiko antolatu bakarrak estatuarenak edo askotariko administrazioenak izan dira. Hala ere, lehengo salbuespen legediek bertan jarraitzen dute, berriekin batera. Mozal Legea edo kode penal berriaren erreforma kasu.

Egoeraren arabera, errepresioa zurian edo beltzean aplikatzen digute. Hortxe Altsasuko gazteen kasua, beltzean; eta honekin batera, hauekiko elkartasuna zigortzeko asmoz, errepresio zuria, isunak.

Egoera honetan ezin gara konformatu gatazka armatuaren urteetan salbuespen politikak ezartzeko garatu ziren bitartekoak ez aplikatzearekin edo malgutzearekin. Horiek guztiak eta gehiago, ordenamendu juridikotik desagertu behar dira. Baita horiek mantentzeko beharrezkoak diren guztiak ere.

Eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izatea nahi badugu, horren alde borrokatu behar dugu. Ainara, Aritz, Adur, Jokin, Iñaki, Oihan, Julen, Jon Ander, Aratz, Nahia eta Aitor libre nahi baditugu, guztion eskubideen alde borrokatu beharko dugu.

Horretarako, askotariko osagaiak egoki eta masiboki nahastuko dituen borroka antolatu behar dugu. Egoera honek sortzen digun mina eta amorrua, konpromisoa, irudimena, auziperatuekiko samurtasuna, erasotzaileen aurreko tinkotasuna, jendartearen babes zabala, desobedientzia, umorea… Horiek izan daitezke osagaietako batzuk, baina gehiago ere egon daitezke.

Goazen bada, Altsasuko gazteen alde borrokatzera, goazen guztion eskubide zibil eta politikoen alde borrokatzera!

Goazen apirilaren 14ean Iruñea betetzera!

Artikuluak
Fernando Armendariz, Txema Berro y Jesus Viana
2018/08/14
Irene Otal Larequi
2018/08/14
Mikel Arizaleta
2018/08/14
Gutunak
José Lázaro Ibáñez Compains
2018/08/14
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
2018/08/14
Ricardo Galdós
2018/08/14
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
2018/08/14
Azken post-ak
Ander Edo
2018/08/14
Ander Edo
2018/08/14