Amets Bengoetxeari galdezka
"Hezkuntzan EH Bildu biluzik dago" (Amets Bengoetxea)
«EAEko hezkuntza lege berriaren inguruan sortzen ari diren zalapartak, eztabaidak, prozesuak zuzenan EH Bilduren muina kolpatzen ari dira. Pasa den urteko «barne etabaida prozesua» eta gero etorri zen EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosekin ituna. Eta itun horretatik 6 hilabete pasa direnean (...) EH Biduk, Ikastolen Elkarteak suposatzen duen %15 salbatu nahian, Kristau Eskolak diren %30ari ikaragarri lagunduko dio, honek suposatzen duen guztiarekin, baina gai hau aipatzea ahaztu egiten zaie».
EH Bilduk emango dio bere erantzuna, hala egoki ikusten badu. Nik galderak besterik ez dauzkat. Amets Bengoetxeari: zure ustez zer egin beharko luke EH Bilduk? Kristau eskolei lagundu eta ikastolak «salbatu» edo kristau eskolei laguntza ukatu eta Ikastolak «kondenatu»? Edo ikastolak pasa daitezela blokean sare publikora eta listo («muerto el perro se acabó la rabia»)?