Apustuak
Mikel Fernández Mínguez | Barakaldo
2019/02/07

Euskal Herrian apustuak betidanik errotuak izan dira. Nor ez da joan frontoi batera eta ez ditu ikusi pistan bertan artekariak oihukatzen? Kasu hauetan apustuak mugatzen dira lehia horretara; alabaina, gaur egungo apustuak egiteko erak zeharo aldatu dira, nolabait. Izan ere, pertsona batek apustua edozein unetan edo lekutan egin dezake eta teknologiaren eta jokoaren arteko loturari esker, apustuak egiteko aukera sorta handia irekitzen zaio jokalariari. Esate baterako, mobil edo tablet batetik, tabernetako makinetatik. Bistan da arazoa datorrela, ibaitxoa ur-jauzi bihurtzen denean. Oraindik daukagu denbora erorketa sahiesteko.

Nahiz eta kontua Euskal Herrian beste leku batzuetan bezain hedatuta egon ez, gero eta joko-areto gehiago daude eta empresa handi hauek estrategia ondo ikasita daukate: joko-aretoak bankuetatik hurbil daude –dirua ahalik eta lasterren ateratzeko– eta, batez ere, errenta gutxiagorekiko langile auzoetan finkatuta daude. Tamainaren aldetik, erraldoiak eta argitsuak dira, etxean bezala sentitzeko asmoz. Gose bazara, lasaitu, ogitartekoak dauzkazu salgai. Helburua da jokalaria gustura izan dadila eta patrika nola edo hala hustu dítzala.

Egiaztatuta dago sariaz goseak konpultsiboki apustu egitera bultzatzen gaituela. Gauzak horrela, jokalariak diru erraza dela uste du eta, frankotan, oso arriskutsua izan daiteke. Diru mendekotasun horrek arazo larriak ekarri dizkiezaioke: familiarengandik urruntzea, antsitatea, galera ekonomikoak. Edonola ere, jokalariarentzat hil ala biziko kontua delakoan, lagunei dirua eskatzen die apustuak egiteko. Ondorioz, zorrak nabarmen igotzen dira eta jokalariari lapurtzea baino ez zaio geratzen. Behin gurpil-zoro honetan sartuta ez da samurra ateratzea baina laguntzarekin atera daiteke.

Apustu-etxe hauen taktika amua botatzea da, balizko jokalariak hartzeko. Hau da, jendearentzat erreferentzialagoak diren arlo batzuk hautatzen dituzte, esatebaterako, futbola eta telebista. Futbolaren aldetik, txalotzekoa izan da Real Sociedadeko jarrera kontu honekin. Hau da, bazkideek elastikoan apustu-publizitatea ez eramatea erabaki dute eta goraipatu behar dugu, duda gabe.

Euskal Herrian jendea joko-aretoen hedapenarekin kontzientziatua dago. Ondorioz, hainbat ekimen egin dira: gazte asanbladak antolatu dira auzi honen kontra protestatzeko eta legebiltzarrean ere proposamenak aurkeztu dira. Komeni da ulertzea guztion artean egoera honekin arduratzen bagara, ibaitxoa inoiz ur-jauzi bihurtuko dela. Animo!!

Artikuluak
Mario Zubiaga
2019/07/16
Jose Mari Esparza Zabalegi
2019/07/16
Iraide Kareaga Martinez
2019/07/16
César Arrondo
2019/07/16
Gutunak
Edurne Huesa | Landarlan Ingurumen elkartea
2019/07/16
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
2019/07/16
Patxi Alaña Arrinda | Iberba euskara zerbitzua
2019/07/15
Mari Carmen Arandia de Soto
2019/07/15
Azken post-ak
Martin Garitano
2019/07/16
Fito Rodriguez
2019/07/15
Martin Garitano
2019/07/15
Iñaki
2019/07/14