Arabako bertsolaritzari kiratsa dario, Manex
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola I Bertsolaria eta Gasteizko bertsolari eskolaren sortzaileetakoa
2015/03/31

Hasteko, zoriondu nahi zaitut Arabako txapela jantzi duzulako, baina “Berria”n 2015eko martxoaren 24an egi zizuten elkarrizketan ez duzu argi esaten zein izan den aurtengo txapelketan gu ez aurkezteko arrazoia, ederki bazenekien arren eta, beraz, neure burua gauzak diren bezala azaltzer behartuta ikusi dut.

Gure erabakiaren arrazoi nagusia bertsoa epaitzen dakiten epaileak jarri nahi ez izatea izan da, horrela aukera berdintasuna galarazi delako.

Ikusten duzunez, konponbidea erraza zeukan eta daukan arazoa da, baina hamaika aldiz erakutsi diguzue ez duzela arazo hau konnpondu nahi. Zergatik? Finaletik kanpo gelditzeko beldurrez akaso?

Arlo honetan duzuen jarrera oso susmagarria da. Hau soilik Arabako bertsolari txapelketan gertatzen delako. Adibidez, literatur lehiaketetan, logikoa denez, epaileak beti literaturan adituak izaten dira. Eta literaturaz diodana beste edozein lehiaketari buruz esan nezake.Zergatik ez Arabako txapelketan?

Arabako bertsolaritza zaku handi et irekia dela diozu, baina zuentzat bakarrik, zren plaza guztiak kendu dizkiguzuen. Guretzat zakua ia itotzeraino estutu duzue, guretzat ez dago inoiz ez Matxeterik ez beste plazarik, denak zuen arean banatzen baitituzue.

Arabako txapelketa serioa dela diozu, baina hemen ere kale egiten duzu. Nola izango da serioa aukera berdintasuna bermatzen ez duen txapelketa bat?

Bukatzeko, nik ere aitortu behar dizut lerro hauek idatzi behar izanak min handia eragin didala, et besterik gabe, eta idazki honek gogoeta serioa egiteko balio izango dizulakoan, agur t'erdi.

Artikuluak
Miren Saiz, Eneko Calle y Jesús González Pazos
2020/04/09
AlbertoAxun Arana, Joxin Arruti, Juanjo Aristizabal, Maria Angeles Artola, Kepa Viles, Juan Carlos Arriaran, Arturo Cubillas, Koldo Zurimendi, Enrike Pagoaga, Gabriel Segura y Koldo Saralegi
2020/04/09
Maura Rodrigo Alcalá
2020/04/09
Gutunak
Anne Garcia-Diego eta Asier Garcia
2020/04/09
Fernando Arozena | Pensionista (Irun)
2020/04/09
Fernando Arozena | Pensionista (Irun)
2020/04/09
Urma Castaneda eta Eneko
2020/04/09
Azken post-ak
Fito Rodriguez
2020/04/06
Koldo Campos
2020/04/06
Koldo Campos
2020/04/04
Andoni Lubaki
2020/04/02