Aralarko egoera berriaren inguruko Landarlanen hausnarketa
Edurne Huesa | Landarlan Ingurumen elkartea
2019/07/16

Udal eta Foru hauteskundeen ostean, Landarlan Ingurumen Elkarteak, erakunde eta alderdi politiko ezberdinei Aralarko gatazka konpontzeko lanean hasteko deia luzatzen die.

Horretarako gogoratu behar dugu sektore ezberdinen interesen gainetik, Aralar Natur Parke eta Kontserbazio Bereziko eremuaren helburuek iparrorratza izan behar dutela, besteak beste, natur baliabideak babestea, kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Horrela, legedian eta ikerketa zientifikoetan oinarrituz eta sektore ezberdinen kezkak eta iritziak kontuan izanik, elkarlanean oinarritutako kudeaketaren plangintzari heltzea ezinbestekoa da.

Hauteskundeen aurretik adierazi genuen moduan, Landarlan elkartea gatazkaren konponketan parte hartzeko prest dago, horretarako Kudeaketa proposamen bat bidali genuelarik Enirio-Aralar mankomunitate, eta baita, mankomunitateko udal, Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera ere. Erakunde ezberdinek abiapuntu modura erabili dezaketen dokumentu aproposa dela uste dugu. Biodibertsitatearen egoera larriak, lehenbailehen bide zuzenari ekitea eskatzen digu!

Artikuluak
Iñaki Egaña
2019/08/17
Jose Ignacio Tejada Martin
2019/08/17
Carmen Gutierrez y Luisa Menendez
2019/08/17
Gutunak
Xabier Arbizu | Iruñea
2019/08/16
Iñaki Uriarte | Arquitecto
2019/08/16
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
2019/08/14
Txus Pérez Artuch | Iruñea
2019/08/13
Azken post-ak
G-7
Koldo Campos
2019/08/17
Koldo Campos
2019/08/15
Koldo Campos
2019/08/09