Kari Ledesma Villa

Aritz Aduriz, mila esker!

Bi aspektu arteko aldea da diferentzia markatzen duena. Kasu honetan Adurizek berak izugarrizko aldea markatu du Athleticen. Bera badoa, eta badoa «como un señor», herriak maite du, Athletic-en maite dute, Bilbok maite du. Hau ohore bat da, gutxi batzuk lortzen dute herriaren maitasuna sentitzea eta, berriz, oso gutxi batzuk lortu dute Athleticetik joatea kontrako sentimendurekin, hau da, maitatuak ez izatea euki duten jarrerengatik. Baina hau da aldea, diferentzia markatzen duena. Eta honetaz, Adurizen familiak harro egoteko motiboak ditu. Dena eman duen futbolaria izan da Athleticen nahiz eta sasoi desberdinetan ondo tratatua ez den izan. Eskerrik asko beti arte.

Bilatu