Juan Luis Mugertza Unanue

Arrazoirik ez, hezkuntzan greba egiteko

Urkulluren hitzak entzun, eta zera pentsatu dut: noiz ikusiko du motiborik greba egiteko gure lehendakariak? Jakingo du zer den greba bat? Zer-nolako usaina duen? Ez dut uste. Eta inoiz egingo balu, zergatik egingo luke? Zerk mugiaraziko luke bere ideologiak, inondik inora, onartzen ez duen tamaina horretako ekimena? Ezin dut irudikatu, baina ulertu egiten dut bere lehentasunezko erreibindikazio zerrenda horretan aldatzeko konpromiso handirik ez hartzea, hori baita modurik erosoena eta eraginkorrena gizarte hau ez aldatzeko, eta lelotzeko. Halarik ere, esaera zaharrak honako hau esaten du: «Jaio eta hil, edozeinek egiten dik/n. Bizi?». Ez dakit zerk egingo zaituen zoriontsu, baina ez dakizu zer galtzen duzun Urkullu jauna  bestelako mundu batean bizi izateko borrokatzeko beharrik ez izatean. Oraingoan, hezkuntza; laster, Osakidetza. Oraindik lau urte dituzue zuen gustuko politika kudeatzeko, baina ez duzue erraz izango. Izan ere, herri honetan badago, oraindik, bestelako arrazoiak dituena.

Bilatu