Mikel Baldus

Atzerritarrak eta txirotasun gorria

Askotan, atzerritarrak gaizkileak bezala begiratzen ditugu. Eta batzuetan hori egia da. Baina atzerritar horiek gaizkileak dira, ez kanpotik etortzen direlako, txiroak direlako baizik. Kikili makala, bizirik irautea lortzen dute. Gehienak gaizki elikatuta daude, batez ere haien seme-alabak. Horregatik, batzuek lapurtzea beharrezkoa dela pensatzen dute. Ez daukate beste aukerarik.

Munduan, bederatzi pertsonatik bat gaizki elikatuta dago -ETBk esan zuen duela gutxi-. Egoera honek goseak baino hildako gehiago eragiten du -jarraitu zuen-. Baita tabakoak baino gehiago ere. Izan ere, hori horrela da txirotasunaren egoera oso latza delako.

Txirotasunetik irtetea oso zaila da. Txirotasuna gaixotasuna bezala da. Gurasoengandik seme-alabengana transmititzen da konponbiderik gabe. Gutxi batzuek soilik zorigaitz hori konpontzeko zerbait egiten dute, baina fatxisten kanpaina indarrik gabe uzteko urria da. Bitartean, gizartearen gehiengoari ez zaio arazo hau batere interesatzen. Beste aldera begiratzen du. «Doaz pikutara» ez esan arren, horrela pensatzen dugu.

Bilatu