Juan Luis Mugertza Unanue

Aukera guztiek balio

Sasoi batean oso bestelakoak ginelako ustea genuen. Euskalduna naiz eta harro nago esaten genuen. Euskal Herria entzun, eta zazpi probintzietako mapa ikusten genuen. Zapaldutako herriekiko aldarri lau haizetara zabaltzen genuen. Sasoi batean, gizajo hutsak ginen. Izan ere, gaur egun, euskalduna naiz entzun, eta, sarri askotan, auzo lotsa sentitzen dugu batzuok, behintzat; gutako asko amerikarrekin, israeldarrekin, espainiarrekin… bat eginda, Venezuelaren kontra sasiak sutzen saiatzen dira demokrazia, eskubideak eta askatasunaren izenean. Nik ez dakit nola egiten duten lo lasai asko jakinda horrek zer ekarriko duen. Agian, Euskadin dauden espainiar, venezuelar, kolonbiar… etorkin horren botoa arrantza egiteko aukera ikusiko dute? Ez zen harritzekoa izango, boterea lortzeko bai hemen zein han aukera guztiek balio baitute.

Bilatu