Auzokideak
Juan Luis Mugertza Unanue
2020/03/27

Sasoi batean gehiago ziren, baina beti egon dira aldamenean, askotan jabetu ez garen arren. Halarik ere, egoera honek lagundu beharko luke elkarrengandik gertuago egoten, elkar hobeto ezagutzen. Izan ere, hauek bestelako filosofia dute natura ulertzeko, barruko sentimenduak adierazteko. Hauek maitasuna erakusteko ez dute, gure antzera, bi metroko tarterik uzten, ezta txalorik jotzen ere. Hauek kantua (nork bere kantua) erabiltzen dute, bereziki sasoi honetan, gustuko erakartzeko, eta isildu gabe, hantxe egoten dira goizean goizetik gure kalbarioa arintzen, guk sarri askotan beraien abotsa isilarazten dugun bitartean. Ez dakit zeuenera hurbildutako auzokide berriak nolakoak izango diren (ez dut uste oso bestelakoak izango direnik), eta hartutako gustuko lekua non izango duten, baina gurera etorritako batek antena parabolikoan topatu du gogo lekua ahotsa ozentzeko, ondokoak liluratzeko, edota berriak entzuteko, eta ez dakizue zer nolako abotsa duen. Beraren gainean egindako kanta baten zatitxoa ikasi nahi baduzue, eta gero berarekin batera etxean kantatu (“Atzo goizean goiz yagi nintzan, birigarroa goizago; birigarroan kanta soinuan lo eiten dogu gozaro”), aukera ona izan daiteke, ezta! 

Artikuluak
Miren Saiz, Eneko Calle y Jesús González Pazos
2020/04/09
AlbertoAxun Arana, Joxin Arruti, Juanjo Aristizabal, Maria Angeles Artola, Kepa Viles, Juan Carlos Arriaran, Arturo Cubillas, Koldo Zurimendi, Enrike Pagoaga, Gabriel Segura y Koldo Saralegi
2020/04/09
Maura Rodrigo Alcalá
2020/04/09
Gutunak
Anne Garcia-Diego eta Asier Garcia
2020/04/09
Fernando Arozena | Pensionista (Irun)
2020/04/09
Fernando Arozena | Pensionista (Irun)
2020/04/09
Urma Castaneda eta Eneko
2020/04/09
Azken post-ak
Fito Rodriguez
2020/04/06
Koldo Campos
2020/04/06
Koldo Campos
2020/04/04
Andoni Lubaki
2020/04/02