Txema Leston

Babesa Fernando Mikelarenari

Oraintsu jakin dugu Arturo del Burgok Fernando Mikelarenaren aurka jarritako demanda, bere aitona Jaime del Burgo Torresi buruz idatzietan azaldutako datu historikoen kontura.
Bertan, Jaime del Burgok, 1936ko urrian 10 egunez, Nafarroan «requeté» ren agintea izan zuela adierazten zuen, zehazki, «Saca de Monreal» egunean, 100 pertsona inguru hil zituzten tokian.

Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

85 urte igaro dira ordutik, eta zigorgabetasuna erabatekoa izan da eta da. Ez da justiziarik izan, eta gaur egun ere ez du itxura onik. Eta reparazioiaz ez dugu hitz egin behar.

Laudagarria da, noski, akademikoek gertatutakoaren «egia» gizarteratzen saiatzea, baita horretan lan egiten duten pertsona anonimo kopuru izugarria ere.

Uste dugu, hain zuzen ere, kereila horren funtsezko arrazoia beldurra eta segurtasunik eza sortzea dela, egia ez dadin aurrera atera eta, gutxienez, krimen haien egileak eta, batez ere, arduradun nagusiak ez daitezen ezagutu.

Larragako «Maravillas Lamberto» elkarte memorialistatik eta Oltzako «kolektibo Zurbau» talde memorialistatik, urte lazgarri haietan gertatutakoaren «egia» ezagutzeko lan egiten duten pertsona guztiak animatzen ditugu.

Eta une honetan, gure elkartasuna eta erabateko babesa Fernando Mikelarenari.

Bilatu