Basahatearen pata
Juan Luis Mugertza Unanue
2019/04/08

Ez dakit zer dela eta, aukeratuko zuten Berango bizi izateko, baina beste asko ez bezala, guztiz integratuta daude. Botoa ematea baino ez dute falta. Etorri berritan bizimodua errekatxo bazterretan egin ohi bazuten ere, gaur egun, gero eta errazagoa da Sabino Arana kalean ikustea, bertakoekin batera, tabernen kanpoaldean ez bada, kiosko inguruan. Izan ere, sasoi honetan, bereziki, bizirauteko, eta familia aurrera ateratzeko, janaria eskatzeko leku hobea dute, nahiz eta jakin, emandako dietak mesede baino kalte egiten dien, eta trafikoa handia den. Halarik ere, laster, Korrika pasatuko da bertatik, eta aukera hori aprobetxa dezake kale bazterreko jardineran sei arrautzak egindakoak, jende andanaren euskarazko oihuak entzutean, baten batek sartutako hanka, «No molestéis a la pata. Gracias», euskaraz idazteko, eta umeek, aitona-amamarekin daudela, ahate hitza erabiltzeko, eta ez «pata».

Artikuluak
Víctor Moreno
2019/04/19
Patxi Uribarren
2019/04/19
Ignacio Gil Jordán
2019/04/18
Gutunak
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
2019/04/18
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
2019/04/18
Edurne Alegria Aierdi | Urruña
2019/04/16
Gerardo Hernández Zorroza
2019/04/16
Azken post-ak
Fito Rodriguez
2019/04/18
Koldo Campos
2019/04/18
Martin Garitano
2019/04/17