Ana González Bazo*

Batxilergoko geografiaren desagertzeari ez

LOMCE akats eta arazoz beterik heldu zaigu.Lehenengoa eta ez horregatik garrantzi gutxien duena, geografia arloa desagertarazten ez badu ere, praktikan bai hala gertatzen dela.

Aurreko legearekin Geografia  arloa batxilergo 2. mailako gizarte zientzietako ibilbideko arloko tronkala zen Ekonomia eta Matematikarekin batera. Ekonomia eta Geografia ikasgaiak elkarrekin  ikastea erabaki  logiko eta koherentea da edukiak kontuan hartuta, horrez gain  etorkizunerako prestakuntzarako lagungarria da Geografian lurraldeak eskeintzen dituen jarduera ekonomikoen abantailak eta desabantailak aztertzen direlako,ekoizpen sektoreak lantzen direlako edo populaketaren proiekzioak egiten direlako.

Lege berriarekin 1.go Batxilergoko ikaslea Geografia eta Ekonomiaren artean aukeratzera behartuta dago datorren ikasturteari begira,beraien arteko osagarritasun koherentea apurtuz eta ikasgai  hauek kontrajarriz. Egoera berri hau zalantzarik gabe geografiaren kalterako izango da. Gizarte Zientzietako Ibilbideko ikasleek 1.go batxilergoan ikasten dute eta logikoa denez gehiengoak bigarren mailan arlo berberarekin jarraituko du eta honek praktikan Geografiaren desagerpena  ekarriko du.

Bigarren Batxilergoko Geografia desagertarazteaz gain DBHko hautazko Geografia Ekonomikoa LOMCEko Nafarroako Currikulumetik kendu dute. Honi gehitu behar zaio Gizarte Zientzietako arloen ordutegiaren murrizketa sistematikoak,salbuespenak salbuespen asteko hiru orduetara mugatua.

Ez du merezi gure gazteek klima, landaredia eta paisaia ezagutzea? Ez du zentzurik Espainiako Ingurumen arazoak eta horiek zuzentzeko balizko neurriak ikastea? Alferrikako lana da gure ikasleek industria kokapen faktoreak aztertzea edo eta garraio sareen eta horien etorkizunari buruzko hausnarketa egitea? Gure ikasleek ez lukete populazioaren egitura ezagutu eta bere garapena epe motz eta luze batetan aurreikusi behar? Ez al dute hiri egitura, bere funtzioak eta bizi diren hiriko auzo desberdinetako arazoei buruz hausnartu behar?

Ez dakigu zeintzuk diren Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eta Gobernuak izan dituzten arrazoiak ikasgai hau Gizarte Zientzietako Bigarren Kurtsoan derrigorrezkoa izatetik desagertarazteko. Egoera hau Espainiako gainerako Autonomia Erkidegoetan ez da gertatzen.

Hezkuntza Lege Berri honen zentzugabekerien artean, eta asko dira, Geografia eta Ekonomia kontra jartzea handienetarikoa da. Horregatik Hezkuntza Departamentuari hau eskatzen diogu:

Geografia arloa Batxilergoko Gizarte Zientzietako Ibilibidean derrigorrezkoa izaten jarraitzea.

* Hurrengo ikastetxeek sinatzen dute idatzia:
Paz de Ziganda Ikastola
BHI Toki Ona (Bera)
BHI Amazabal (Leitza)
BHI Lekaroz (Lekaroz)
BHI Padre Moret/Irubide
IES Ibaialde
IESNAPA Felix Urabayen
IES Basoko
IES Pablo Sarasate (Lodosa)
IES Valle del Ebro (Tudela)

Bilatu