Ibone Ametzaga Arregi

Benetako ongizatea noiz?

Getxoko alkateari. Kaixo,

Benetan lotsa emango zidan zure eskuetan eduki duzun guztia getxotarrentzat egiteko eta HAPOarekin egiten ari zaretena. Zenbat diru gastatu zen berrikusketan? Zenbat ordu sartu genituen getxotar batzuk eta zertarako balio izan du? Ba betikoa, gure «natura kapitala» galtzeko! Gure aukera jendetsuena izan zen, bai pertsona eta bai taldeetan eta gero zuek zer… HAPOaren berrikusketa bozkatu baino lehenago utzi betikoei Iturribarri apurtzen orain (eta lehenago egin dena, egiten dena eta ziur gehiago datorrena). Ez zen gure HAPOa iraunkortasunaren barruan egon behar… hori zen guri emandako lehen esaldia! Zer ulertzen duzu zuk ba horretan? Badakizu zenbat galtzen ari garen getxotarrok eta ingurukoak? Badakizu zenbat osasuna galtzen ari garen berdegune hori galtzen? Zenbat uholde egongo dira orain? Nork ekoiztuko du guretzat beharrezkoa den oxigenoa, ura, klima erregulazio? Berangotik etorri beharko da? Badakizu zenbat denbora eramaten du lurzoru bat emankorra izateko? Lurzoru horiek oso emankorrak ziren eta orain zertarako… dena porlanez betetzeko?

Pentsatu zenbat informazio genetikoa zegoen, zenbat karbono metatuta, zenbat metatzen zen, zenbat ura ebaporatzen zen, zenbat ekoizpen zegoen… eta orain zer? Nondik lortuko dugu hori? Klima aldaketaren aurrean zelan egingo du aurre Getxok? Orain arte bezela arazoak konpondu barik! edo naturaren laguntzaz… bere erresilientziaz… hobe «Resilient cities»-en sartzen bazara zerbait ulertzeko. Batzuk lortuko duten dirutik? Gogoratu dirua ez da jaten…Eta non jolastuko dute hortik ibiltzen ziren umeak? Eremuan bizi ziren animali landareekin disfrutatzen genuenok? Zeren noski, zuk Getxon bizi baina bada ez bada beste etxea Armintzan… han ziur lorategitxo bat etab… (jende gutxi, natura asko…) Eta besteok zer? Hori eduki ezin dugunok? Getxok behar duena da benetako parke naturalak (funtsio guztiak betetzen), hau da, natura haurrak ikusteko, ikasteko; eta nagusiak ere bai, denok… Zuk badakizu zenbat osasun doan hor? Badakizu zenbat diru aurrezten duen Osakidetzak? Hori denentzako beharrezkoa da eta aldiz zuk zer egiten? Zenbat porlan sartu da Getxon zuk alkate zarenetik?

Ez nago ziur mezu hau noizbait irakurriko duzun, eta horrela egiten baduzu zure kontzientzian pisurik izango duen… pena azkenean zeren epe laburrera begiratuta horrela doa mundua… izugarrizko aukera alkate bezela eduki duzu eta galtzeko bidean… Getxoko historiara zelan pasatuko duzu? Ba nik ez dut aurreratuko baina badakit eta gero ezin damutu zeren galtzen dena betirako da. Mesedez pentsatu apur bat, begiratu gaur egun gauzak nondik doazen ez jarraitu lehen bezela… Europa «ecosystem services», «Green infrastructures» eta horrekin batera doan «erresilientzia»… Azkenean pertsonen ongizatea eta ez bizi-kalitatea, zeren azken horretan asko aurreratu gara baina jendea txarto jarraitzen du botikak hartzen etab. Ez galdu aukera, ez zara damutuko! Pentsatu haur baten begiradan natura begiratzen duenean…

Beste bat arte.

Bilatu