Juan Luis Mugertza Unanue

Beste klasiko bat

Oraingoan ere, ez omen dute oso erraz izan egindako lan eskerga burutzea, baina azkenean topatu dute argumentuari itxura ematea, borobiltzea, nahiz eta testuan aldaketa txiki batzuk egin. Halarik ere, oso gustura daude egileak. Izan ere, erabili duten gaiak aukera handia ematen du goi-mailako literatura (politika) egiteko. Gainera, edozeinek ulertzeko moduko hizkera, protagonistak erabili dituzte: batzuk adinakoak dira, eta diruz nahiko gaizki omen daude, baina liburuaren bukaera aldera, hobeto biziko dira; beste batzuk, txarrak dira, oso, eta gaiztoak, eta hauek hauteskundeetan ez irabazteko, oraingo txarrei laguntza ematen diete, eta hobeto biziko gara. Bai, beste klasiko bat idatzi dute, oraingoan ere. Orain, argitaratutakoan, eta ez lehenago, badaezpada, irakurleok aukera izango dugu lana baloratzeko, eta etxeko apaletan aurrekoen ondoan jartzeko, eta, nola ez,  Euskal Herriko, hots, Euskadiko historia poliki-poliki osatzeko. 

Bilatu