Koldo Urrutia eta zenbait partaide

BRTA Basque Research and Technology Alliance

Egunkarietan irakurri berri dugunez the Basque Government-ek teknologiarako zentro berri bat sortuko du: BRTA Basque Research and Technology Alliance. Euskeraz jarri izan balute errazago ahoskatuko genuke: EITE Euskal Ikerketa eta Teknologia Elkartasuna, edo nahiago izanez gero EITA (snob-agoak bagara eta Aliantza jartzen badugu amaieran).

Ematen du the Basque Government-ek ez dakiela hemen dugun hizkuntza ez dela haur eskoletako haurrei irakasteko soilik, baizik eta arlo guztietan munduratzeko. Ditugun bi kolonizazio eta gero (gaztelera eta frantsesa) hirugarren batekin etortzea gehiegi da.

Ez dakite gainera euskeraren bidez ikerketa egin daitekeela. Adibidez, zientziak urte asko behar izan zituen zelulak ugaltzeko zatitu egiten zirela jakiteko, eta Alemaniako Walther Flemming mikroskopioetan egon ziren hobekuntzei esker argitzen hasi zen. Guk betidanik «erdibitu» esan dugu. Edo karearria esaten dugu, (h)arri horiek harearen bidez osatu zirela dakigulako. Edo arkeologo guztiek baino lehen, hasierako aizkorak atx hutsak izan zirela bagenekien (hacha). Edo silexa sua egiteko erabiltzen zela, sukarria deitzen diogulako. Edo Jabi Goitiak proposatu duen bezala, guk teknikari ar-tea esaten omen genion, (h)arria tailutzearen trebetasuna paleolitoan teknikaren erdigunea zelako, guretzat teknika eta artea gauza bera zela alegia.

Euskerak milaka urte izanik, zalantza asko baditugu ere, tresna ezin hobea dugu ikerketarako, nahiz eta kolonizatutako hauek ez dakiten!

Bilatu