Iulen Lizaso

Demokrazia festa

Igande arratsaldean oihu handi bat entzun nuen... Berriz ere EH Bilduk gehiengo osoz gobernatuko du.

Gogoan dut Hernanin beste aukera batek gobernatu zuen garaia, ezker abertzalea gehiengo orokorra baino zinegotzi bat gutxiagorekin geratu zenean.

Urte hartan 11 zinegotzik osatzen zuten udala, eta 5 zinegotzi lortu zuen ezker abertzalekoak, eta 3, 2 eta 1 gainontzekoak. Zinegotzi bakar horren boto soltea erabakigarria izan zen alkatetza galtzeko.

Benetako hitzaurre honek aukera ematen dit jakinarazteko, orduko legearekin, EB-IUko hautagai bakarrak, naiz eta 5 aldiz boto-emaile gutxiagorekin, alkatea lortzea izan zitekeela.

40 urte baino gehiago pasa dira eta bi hilabeteren bueltan hauteskunde nagusiak direla eta «merkatari» joku berdinarekin jarraitzen dugu, inork Europan bezala egin behar duela aldarrikatu gabe eta froga dugu Turkiako bigarren itzuliarekin.

Herritarrek ez dute botoa ematen nork gobernatzen gaituen aukeratzeko; norekin «negoziatu» aukeratuko duen alderdi baten alde bozkatzen dugu, nork gobernatuko gaituen aukeratzeko. Hortik dator aukeratutako alderdiaren festa.

Horrek guztiak edozein ospakizun desmotibatzen du eta abstentzioa bultza. Herritarrek festa ospatu nahi dute, ez modu antedemokratikoan autatuan alde... baizik eta «demokraziaren alde».

Azkeneko emaitzak garbi azaldu dute, galtzaile nagusienak izan direla, alde batetik kanpaina narrazten besteei kazkazten eta bestetik gobernuan gezurra nagusitzen egon direnak izan direla.

Jarrera hau ez da batere berria eta ahalik eta gutxiago harrigarria estatu mailan… baina EAJ-PNVren aldetik gauza bera ikustean, argi dago Osakidetzan gain bera bezela, jelkideen etika politikoa berdina dela... Nikaxiok nere laguna zion bezela «gora Euskadi eta dirua zakelea»... eta, hori esanda, EAJ-PNVri bozkatzea.

Bilatu