Martin Anso

Drogaren fenomenoari aurre egiten ausartu zirenei

Navajas txostenaren inguruan asteartean plazaratu zuen informazioaren bidez, GARAk gogorazi zigun batez ere 80. hamarkadan Euskal Herria bete-betean jo zuen drogaren fenomeno latza. Gutun honen bidez, berriz, gogorazi nahi nituzke alor desberdinetan, betiere herritar anonimo andana batekin batera, fenomeno hari aurre egiten ausartu ziren hainbat pertsona eta talde, hala nola, Jose Manuel Balenziaga Balentxi, DEE, Iñaki Aldabalde, Proyecto Hombre, Txus Congil, Askagintza, Pepe Rei, Adore… Horrelakoetan izenak aipatzen ibiltzea beti da injustua, bat aipatzen denerako hamaika aipatu gabe geratzen direlako. Baina izenik ez aipatzeak ahanzteko arriskua dakar, eta hori are injustuagoa iruditzen zait. Beraz, nik batzuk bota ditut, irakurle bakoitzak zerrenda osatzen asmatuko duen uste osoz.

Bilatu