EHUko hauteskundeei buruz
Unibertsitatea betidanik izan da askatasun esparrua. Marko bat elkarrekiko errespetua, adierazpen askatasuna, ideia berritzaileak, ikerketa arlo aitzindariak... zabaltzeko eta garatzeko.
Hori dela eta, EHUko errektoretzarako hauteskundeen kanpainaren barruan errektoreordetzarako hautagaietako batek beste hautagaitzaren aurka sare sozialen bidez zabaldutako irainak eta gorrotozko mezuak larriak dira oso. Justifikaezinak. Ez dute kabidarik ez unibertsitatean ez beste inon.
Bestalde, komunikabideak gertatutakoaren berri ematera mugatu dira, inolako baloraziorik egin gabe. Harrigarria. Norbaitek Bengoetxearen hautagaitzari Bilduren ildokoa izatea egotzi diolako ote?
Oraingo errektoreak ez omen zuen ezeren berri. Hemen bizitza publikoko arduradunek inoiz ez dakite beren menpeko edo kolaboratzaileen jarduerez.
Duintasun minimo bat edukiko balu, oraingo errektoreak berak ere kargua utzi egin beharko luke berehala eta aitzakiarik gabe irakaskuntzan eta kudeaketan beren trebetasuna ederki erakutsi duten beste batzuei bide emateko.
Agur bero bat.