Jon Otero Uribarren

Erdara irakaskuntzan

Euskaldunok nazio bat osatzen dugu. Nazio bakoitzak bere idiosinkrasia eta mentalitatea du, ez hobea ez txarragoa, baina ezberdina beste nazioekiko. Euskaldunak herri zapaldua gara, baina hor eutsi diogu milaka urtez euskarari, eta hargatik harro gaude. Gure nahia da hala-nola gure seme-alabek euskara erabili dezaten gu haina edo gehiago.

Herritar askok nazkatuta gaude entzuteaz eta irakurtzeaz ikastolak hizkuntza eskolakizan behar dirala «jakituriak ez duela lekurik okupatzen», eta eskola eleanitzak izan behar dirala. Dena ezin da jakin, ez gaitezen erotu.

Herri borondate bat dago hemen, eta gure alderdi eta instituzioek errespetatu beharko lukete. Nahikoa zaigu euskara jakinda euskal hiritar izateko. Nazioa gara, zertara dator behartzea beste erdara batzuk euskaldunari borondate hori ez badu? Instituzioek ez dute ulertzen beste nazio batzuen  hizkuntza ezin zaigula inposatu, horren nahia ez dagoenean. Nik ez dut nahi, eta nik bezala beste askok, nire seme-alabak ikasi dezan gaztelera ikasgaia eskolan, ezta ingelesa ere ez. Euskal mentalidadea nahi dut beraiengan, eta bere kabuz nausitan nahi baditu hizkuntzak ikasi nire onarpena izango du. Ez badu nahi, baita ere.

Hezkuntza legea egin berri da, penagarria suertatuz berriro ere. Beste eredu bat behar dugu herri borondadea dugunok, aske izan aukeratzeko gaztelako hizkuntza ez emateko. Ukatzen zaigu askatasun hori, jakintunkeriaren izenean, nazio borondadea bortxatuta bertako alderdi ta instituzioengandik.

Eskola eredu berri bat behar dugu gaztelera ikasgaia emango ez duena, eta ingelesa hautazkoa izan beharko litzateke eredu guztietan. Ikasiko dute zoritxarrez gaztelera kalean nire seme-alabek. Ni ez nago harro gazteleraz jakiteaz. Nora goaz EAJ? Nora goaz EH Bildu?

Bilatu