Eroski eta euskara
Abendua izanik eta Gabon jaiak gertu daudelarik, azken egun hauetan publizitate asko jasotzen dugu etxean.
Pasa den astean, adibidez bi gutun jaso nituen nere izenean «Eroski Clubetik» Itxaso Cuesta Barga andreak sinatuta biak.
Bi gutunetan, eskaintza bikainak batean eta deskontu bonoak bestean, nere «bazkide» txartelaren zenbaki eta guzti. A zer pagotxa! Hori bai, biak gaztelania hutsean idatzita. Hitz bakar bat ere ez dago euskaraz!
Itxaso andrea, non daude «bazkide» euskaldunon hizkuntza eskubideak?
Noren esku uzten du Eroskik publizitatea gaur egun?
Nik eskaintzak zein deskontu bonuak euskaraz nahi ditut. Nere eskubidea delako.