Errespetua
Gorka Badiola
2020/07/31

Ez dago hausnarketa sakonik egin beharrik, gauzak ongi egiten ari ez garela konturatzeko.

Birusa geroz eta indartsuago dagoen honetan (ta ez da lehenengo aldia tamalez), gizakiok badugula hedatze azkar honen erruaren zati handi bat deritzot.

Pertsonak normalean oso kexatiak gara eta izango gara gure bizitzan zehar (ni neu lehena). Eskatzen ere oso trebeak eta ausartak gara betidanik.

Baina arazoak, guri oso gauza serioak eskatzen dizkiguten momentuan, kasu handiegirik ez dugula egiten ikustean sortzen dira!

Laupabost aholku argi eta ez hain zail eskatu dizkigute eta orokorrean ez garela aholku hoiek ongi betetzen ari argi ikusi daiteke. Arazoa baina ez da ezin ditugula arau horiek bete, ez dugula nahi baizik!

Izugarrizko axolagabekeriak egunero eta momentuoro ikus ditzazkegu!

Uda da eta denok nahi dugu gozatu eta ondo pasa. Denok nahi dugu oporretara joan, denok nahi dugu lagunekin afaldu eta parrandaren bat egin, denok nahi ditugu familiako bazkariak egin, denok nahi dugu hondartzara joan…

Ni ez naiz inor inori aholkuak emateko eta gutxiago zer egin daitekeen eta zer ez esateko (nik ere gauza asko gaizki egingo bait ditut). Bakoitzak badu edo eduki beharko luke ahalmen eta errespontsabilitate hori.

Baina benetako bihotzeko mina eta tristura izugarria sortzen didana, gure aiton-amonak eta gurasoak ez errespetatzea da. Beraiei erasotzen bait die larrien birus nazkagarri honek.

Guk ez baditugu neurri egokiak hartzen (orain oso argi gertatzen ari den moduan ), beraiek izango dira gehien sufrituko dutenak (naiz eta denok egon arrixkuan).

Guri dena eman diguten guraso eta aitona amonek!

Gu aurrera ateratzeko egin duten esfortzu eta sakrifizio guztiak eta horrela eskertu nahi diegu? Hori merezi dute? Beraiek gure lekuan egon izan balira, ez lukete gugaitik zerbait gehiago egingo ???? Orain arte, ahal dutena eta gehiago ez dute eman guregaitik? Nork maite izan gaitu eta izango gaitu gehiago beraiek baino? Zer ginateke gu beraiek gabe?
Gure jarrera beraiekiko ez zait bat ere justua, zintzoa, sentsuduna… iruditzen, berekoia oso baizik!

Beraz, berandu izan baino lehen, zaindu eta errespetatu ditzagun albokoak, auzokoak, lanekoak, herritarrak, atzerrritarrak, lagunak, familiakoak, gure moduan pentsatzen ez dutenak… hemen dizkiguten arau eta aholkuak ongi betez.

Baina batez ere, zaindu eta errespetatu ditzagun gure guraso eta aiton-amonak, duda izpirik gabe, hori eta askoz gehiago merezi baitute.

Momentu zail eta nahasi hauetan, beraientzat omenaldirik polit eta arduratsuena hau litzateke denon partetik.

Artikuluak
Fátima Andreo
2020/08/05
Patricia Abad, Olga Risueño e Iñigo Rudi
2020/08/05
Josu Naberan
2020/08/05
José Ramón López de Abetxuko Likiniano
2020/08/04
Gutunak
Goio González | Afiliado a CGT-LKN Nafarroa
2020/08/05
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
2020/08/05
Jesús María Aragón Samanes | Secretario General Federal del Partido Carlista
2020/08/05
Azken post-ak
Koldo Campos
2020/08/04
Koldo Campos
2020/07/25