Patxi Aznar Bellido

Eskaera masiboa

Berriro beste preso talde bat gose greban dago dagozkien eskubideak lortzeko. Oraingo gose greba harritzeko modukoa da zazpiehun preso politiko palestinarrak baino gehiago egiten ari direlako.

Kontua da, presoen eskakizunak giza eskubideetan oinarritzen badira zergatik ez dira bihar bertan betetzen? Zergatik estatu israeldarrak jarraitu behar ditu presoen eskubideak zapaltzen? Indar handiagoa daukalako edo bere politika Estatu Batuetakoarekin bat datorrelako?

Preso palestinarren zapalketak burura ekarri dit Estatu Batuetan gertatzen dena, han sarriegi poliziak tiroka beltzaranak hiltzen baititu. Nire ustez, lehenengo kasuan eta bigarrenean nahikoa antzekoak dira indarraren erabilera nagusitzen delako.

Joan den astean hil zen lehenengo gose grebalaria eta seguru asko hainbeste jarraitzailea duen gose greba aurrera badoa, hurrengo egunetan hildako kopurua handituko dela.

Komunikabideetan berri hori gutxitan azaltzen denez, nire ustez, internetetik jaistea eta sare sozialetan partekatzea ona izango litzateke, agian, horrela beste heriotza bat ekidingo genuke.

Bilatu