Juan Navarro | Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Enpresa Batzordeko Presidentea, langile guztien ordezkari gisa

Eskerrik asko

Sinfonikoko musikariok, baita teknikari zein administrazio-langileok ere, gure eskerrik beroena adierazi nahi dizuegu publikoki, ohore handia izan da hiri eder honek aitortzen duen saririk goren eta garrantzitsuenaren hartzaile izatea. Beraz, berriro eskerrik asko, bihotzez, Donostiar hiritarrei, agintariei eta gure zaleei, hain goxo hartu gaituzuelako eta zuek guztien estimua eta babesa erakutsi diguzuelako sari kuttun honen bitartez.

Egin diguzuen aitorpena alabaina, ez dugu helmugatzat jo nahi; alderantziz, gure emanaldietan, apaltasunez hobetzeko bidean, abiapuntu eta pizgarri da guretzako; izan ere, orquestra osatzen dugun kide guztion konpromisoa erabatekoa da bide horretan.

Gure lanabesa ez da hitza, musika baizik. Horregatik, Donostiako eta Euskal Herriko herritar guztiek gure lanaz gozatzen jarrai dezatela eta euren txalo zaparradaz erantzun diezagutela desio dugu. Gaur ordea, bene-benetan, gure esker oneko txaloa zuek guztientzat da.

Mila esker.

Bilatu