Xabier Intxausti, Asier Auzmendi, Hiart Aspiunza*

Eskola kirola bertan behera uzteko erabakia aldatzeko, Eusko Jaurlaritzari

Urriaren 1etik aurrera Foru Aldundiek bultzatutako eta baimendutako multikirola jarduerak protokolo zorrotzak ezarrita ikastetxeetan aurrera eramaten aritu gara.

Multikirolaren definizioa Gipuzkoako Foru Aldundiak idatzitakoaren arabera: «Lehen hezkuntzako 3. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako programa da, jarduera fisikoa eta kirola praktikatu nahi duten Gipuzkoako ikasle guztiei irekia. Jarduera hezigarria da batez ere eta ikastetxea du ardatz nagusi».

Protokoloan idatzita dagoen bezala: taldeak ikastetxeko gela burbuila mantenduz egin dira, kontaktu fisikorik gabe, segurtasun distantziak gordeaz, maskarilla jantzita eta abar.

Kontziente gara eta uste dugu zuek ere, 6-16 urte bitarteko Eskola Kirolaren barruan 3 atal ezberdin daudela:

1) Ikastetxeetan egiten den Multikirola jarduerak. Nahiz eta kurtso berdinekoak izan gela ezberdinetan banatuta badaude, gelaka egiten dira entrenamenduak (burbuilak mantenduz). Azken batean ikastetxetan klase presentzialak daude eta soinketako klasea ere gelaka ematen da eta berdin, berdin, berdin multikirola, horren jarraipena dela iruditzen zaigu eta ez dagoela bertan behera uzteko arrazoirik.

2) Klubetako eskolak, hauetan ikastetxetako gela ezberdinetakoez gain herri ezberdinetakoak elkartzen dira. Beraz hau beste kontu bat da, oso ezberdina.

3) Udal kirol jarduerak. (2. puntuaren berdina).

Beraz, hori guztia zaku berdinean sartzea ezinezkoa dela iruditzen zaigu, hanka sartze itzela.

Denok dakigun bezala Jarduera fisikoa eta kirola erabat lotuta daude haurraren osasunarekin eta ongizate psikologikoarekin eta une zail hauetan behar handiagorekin daude gainera.

Gure arrazonamenduak berandu baino lehen kontutan hartuko dituzuelakoan jaso ezazue agur bat.

*Sinatzatzaileak: Goierri beheko eskola kiroleko koordinatzaileak:

Aitxuri herri eskola (Zegama): Xabier Intxausti Barandiaran.

Aita Iparragirre herri eskola (Idiazabal): Asier Auzmendi Agirre.

Alkartasuna Lizeoa HLHI (Beasain): Hiart Aspiunza Iruretagoyena.

Andramendi ikastola (Beasain): Iñigo Etxeberria Zubelzu.

Jakintza ikastola (Ordizia): Arantxa De Juan Irastorza.

Joxemiel Barandiaran herri eskola (Ataun): Iraitz Zubizarreta Agirre.

Laiotz herri eskola (Segura): Xabier Intxausti Barandiaran.

Lardizabal herri eskola (Zaldibia): Lourdes Arteaga Mendizabal.

La Salle ikastetxea (Beasain): Jon Etxeberria Otaegi.

Olaberriko herri eskola (Olaberria): Julen Harto Manzano.

San Benito ikastola (Lazkao): Urtzi Murgia Ioldi.

Ugaro herri eskola (Legorreta): Eneko Garmendia Uribe.

Urdaneta ikastetxe publikoa (Ordizia): Juan Mari Galparsoro Badiola.

Bilatu