Jon Otero Uribarren

Etsaia teknologia da

Irakurtzen dut Gazteberri aldizkarian, gazteen 545a arazo mentalak dituela. Noraino heldu behar gara esnatzeko? Mundua teknologiaren gatibu da azken 60 urtetan. Teknologia oso ondo dago lantegietan, bulegoan eta abara, baina kulturan arras sobera dago. Kulturan, aisialdian, gizakiak lantzen du sormena eta gizatasuna. Telebisioa, irratia, musika diskoa, MP4a eta musika eta bideoak interneten hipnotizaturik dute gizartea. Adikzioa dago itzela gailu hauekiko, eta gailu hauek simulatzen dute gizatasuna, baina noski, robotak dira, bada, giro sozial guztietan sartu dira, etxeetan, tabernetan, supermerkatuan, DJak festetan, nonnahi daude, bizi dugun errealitatea teknoinperialismo penagarri bat da.

Telebisiak sartzen dituen baloreak, garuna jateaz gain, zabor baloreak dira. Telebisioan entzuten diren deabru ahotsak naturaltzat hartzen dira, hunkituko ez bagintuke moduan. Gailu hauek teknologia ote dira, edo erlijioa ukitu beharra dago, mirariak daudela. Belaunaldiz belaunaldi higatu dute herriaren psikologia, ta jada topea jo du, hasierako ealdiak demostratzen duen bezala. Gizaki askok antisozialak dira, horregaitik pizten dute gailu hauek, aldamenekoari ez aguantatzeko. Nahasmahasean bizi gara ta giro sozial naturalak behar ditugu, gizatasuna lantzeko, gailu horiek gabe. Baina mundu osoa da eroria tentaldian, ta zuzentzeko nahiko zaila da.

Nik ez ditut gailu horiek etxeean, baina gizartea arnas ezinean gabiltza, ta energia iturriak falta dira, gizatasunetik eratorriak, hots, robotak agintzen ez duen tokietan. Baina bakanak dira robotak martxan ez dauden tokiak, eta ito egin behar gera. Mentalidadez aldatuegin beharra dago jaun-andreok, robotaren distortsio mentala ekidin, eta herriaren onerako gailu horiek debekatu, zapaltzen bagaituzte. Indarra egin behar da horretarako, adikzio googrra baida. Borroka egin behar da, gaur egun, etsaia teknologia delako. Zarata horiek dauden tokietan giza komunikazioa murrizten dute eta endekatu. Esnatu gaitezen eta apurtu ditzagun gailu horiek. Sustantziarik gabeko droga psikologikoak dira

Bilatu