Eunateko elkarbizitza kolokan D ereduaren eta hezkuntza publikoaren kaltetan
Roberto Gomez, Consuelo Allué eta Mikel Izkue*
2019/03/07

Otsailaren 28an berriro ere Eunate Ikastetxeko elkarbizitza kolokan jarri zen. Azken garaiotan pairatzen ari garen mehatxu, irain eta modu bortitzez gain, ikasle mugimendu batek burututako ekintzak berriro astindu zituen lanerako eta ikasteko eskubideak.

Bertako ikasle batzuek eta kanpotik etorritakoek atzo gure ikastetxea hartu zuten ohiko jarduna eragotziz. Egoeraren larritasuna ikusita Hezkuntza Departamentura jo genuen. Departamentuaren erabakia Foruzaingoaren presentzia eta eguneko klaseak bertan behera uztea izan zen.

Mehatxuak eta irainak ez ditugu ikastetxean soilik pairatu. Auzora ere zabaldu izan dituzte eta orain Iruñerrira hedatu dute kanpaina. Honetaz gain, sare sozialetan etengabea da Eunateren irudiaren erabilpen interesatua, D ereduaren eta hezkuntza publikoaren kaltetan.

Luze jo duen egoera korapilatsu honetan Hezkuntzaren esku hartzea sarritan eskatu izan dugu eta ez dugu inongo babesik jaso. Adibide gisa, oraingoan arazoaren iturria izan den bideo bijilantziaren inguruan hezkuntza komunitateari zor zitzaion informazioa irailean bertan eskatu zen eta ez zaigu otsailaren 26a arte ailegatu.

Eunate osatzen dugun pertsona guztiekiko (langile zein ikasle) eta guztiona den ikastetxearekiko begirunea exijitzen dugu.

*Gutuna Eunate institutoko langile hauek sinatzen dute: Roberto Gomez, Consuelo Allué, Mikel Izkue, Marian Zubiaurre, Mª Jose Zazpe, Mª Milagros Iguzquiaguirre, Eva Aranguren, Eneko Arzallus, Miren Oteiza, Xabier Maiza, Lierni Marin, Ainara Oiz, Puy Ecay, Maite Villar, Agurtzane Altuna, Mª Lourdes Iriarte, Idoia Maritxalar, Ana Sagasti, Andoni Ropero, Mª Pilar Mateos, Mª Gloria Equiza, Ana Botello, Sara Martinez, Amaia Domeño, Maite Jurio, Josune Aznarez, Ana Saez, Lorenza Herrero, Kristina Aldatz, Josu Orozco, Marta Diez, Iñaki Otxoa, Katy Vilchez eta Belen Eguaras

Artikuluak
Iñaki Vigor
2019/03/21
Biktor Galarza
2019/03/21
Izaskun Goienetxea y Mikel Moreno
2019/03/21
Josu Iraeta
2019/03/21
Gutunak
Yolanda Viadero, Imanol San Pedro, Saioa Ugarte, J. J. Agirre, Maider Irizar, Txekos Legorburu eta Saioa Yus | Lakuako ELAren Berdintasun Lantaldeko kideak s
2019/03/21
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
2019/03/21
Enrique Garin, Irati Bakaikoa eta Amaia Leoz*
2019/03/21
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
2019/03/21
Azken post-ak
Martin Garitano
2019/03/21
Fito Rodriguez
2019/03/20
Martin Garitano
2019/03/20
ttiklik
2019/03/18

En este nuevo artículo, el filósofo y antropólogo Andeka Larrea considera que el diagnostico de EITB está hecho desde hace tiempo y que lo que ahora toca es pasar a la acción. A su juicio, los aspectos clave del cambio son la producción propia y la despolitización del Ente.

EITB: EL DÍA DE LA MARMOTA VASCA
Andeka LARREA LARRONDO