Patxi Iturbide Leiza

Euskal Preso eta Iheslariei buruz

Euskal Preso, iheslari, gaixo dauden presoei, hiru laurdenak beteak dituztenei, Parot Doktrina ezarria duenari, Errefuxiatuei,… honi guztiari irtenbide bat ematearen aldekoa izanik, hona hemen nire iritzia eta proposamena.

Tamalez, gure herriak bizi duen arazoa gainditu ahal izateko eta behar duena lortzeko, Euskal Gizartearen borroka eta presioa ezinbestekoa da, zeren presoek, iheslariek, sasian daudenek edo erbesteratuek, nahikoa lan baitaukate beuren burua zaintzeko zein etsai madarikatu hoien eskuetan egoteko edota ihesean ibili behar izateko.

Gaur arte egin izan dugun eta oraindik egiten ari garen borroka eta mobilizazioak: ‘Artzai Onako’ baraualdiak, urtarrileroko manifa erraldoia, edo ortziraleroko konzentrazioak, oso ongi daude, baina nire iritziz ez da nahikoa. Bi gobernuak mugiarazteko, ekitaldietan jende gehiagok parte hartu beharko luke. Nire bertze proposamen bat, adibidez, abezedarioa oinarriz hartuta, herriz-herri (A-tik hasi eta Z-bitarte: Arantza, Aramaio, Bera,Baigorri,…, Zarautz, Zugarramurdi) astebukaeroro itxialdiak eta baraualdiak antolatzea, izando litzateke.

Ekintza guzti hauek bukatuta, gobernu maltzur hauek oraindik bertze alde batera begira iraungo baluteke, Bilboko manifa erraldoia Madrilera edo Parisera eramatea ongi legokeela dirudit. Puerta del Sol delakoa leporaino bete, herri honek ez duela inondik inolaz ere ez etsiko, bizi-bizirik dagoela erakutsi eta behar duena lortu arte oihukatuko eta eskatuko duela, jakinaraziko zaie, Euskal Preso, Iheslari, gaixo eta Errefuxiatu guztiak Euskal Herrira eta Etxera ekarri arte.

Bilatu