Juan Luis Mugertza Unanue

Euskaldun mutuak

Euskaldunok ez omen gara oso berbatiak. Behin, konfiantza hartutakoan, askatzen dugu mingaina, antza.

Bitartean, hortxe gaude nor bere munduan, isilik, ea baten batek mingainari eragin dion, zer edo zer esateko, zenbat garen (lau, bat, hiru, bost, zazpi) jakiteko, eta batzuek zer ondo egiten duten (Gure asmoak, esperantzak, herria, askatasuna, justizia, egia, maitasuna, mitoak, hitz hutsak?) bolo-bolo zabaltzeko.

Izan ere, lehengoan, Gotzon Loberak "Deia" egunkarian (non bestela) EAJk euskararen inguruan egindako lan ezkerka (bakarrak omen dira), behin eta berriro goraipatu eta gero, zera pentsatu nuen: horren ondo egiten baldin badute, non biziko dira historiaren inoizko euskaldun kopururik handiena? Ala kopuru horretan euskaldun mutuak ere kontatzen dira?

Bilatu