Euskalduna, Babcock Wilcox, Gas de Euskadi, Naval? Euskaltel? Kutxabank?
Jon Basabe | Ekoneus
2019/02/07

Telebistetako informatibo baikorren atzetik errealitatearen gordintasuna etengabe agertzen zaigu. Herri honetan enpresa garrantzitsu gehiegi pikutara joaten ari dira, askoren ezgaitasunagatik eta axolagabekeriagatik.

Gas de Euskadi korrika oparitu zuten Bruselak behartzen omen zuelako. Baina urte piloa pasatu dira eta Europako enpresa publiko gehienek publiko izaten jarraitzen dute.

Euskalduna eta Babcock Wilcox jausten utzi zituzten, lehenengoa arin, Madrilek esaten zuelako, eta bigarrena prozesu luze bezain triste batean. Orain Navalekin benetan lotsa sentitzen ari gara. Ez al gara herri moduan denon artean hori salbatzeko gai? Denok inplikatzeko apur bat gehiago? Abiadura handiko geltokietan 720 milioi Gasteizen, beste 700 Bilbon, Donostian?, Iruñean? Eta ez dago dirurik enpresa garrantzitsuak laguntzeko?

Euskaltelena are lotsagarriagoa da. Jose Antonio Ardantzak lehenengo eta Mario Fernandezek gero, enpresa desagertzeko prozesuan jarri dute. Ardantzak hitzarmen bat apurtzeagatik 200 milioi euroko isuna jasan zuen. Fernandezek bi fondori 900 milioi balio zuen enpresa erdia 450 milioitan oparitu zien eta zuzendari guztien artean 40 milioi euro banatu zituen lapurreta hori onar zezaten eta berak egunen baten ezagutzea espero dugun komisioa jasoko zuen. Eta orain Villalabeitia urtez urte Euskaltelen akzio gehiago saltzen ari da eta Zegonak baino partaidetza txikiagoa dauka orain.

Denon izerdiz sortutako bi enpresa, Gas de Euskadi eta Euskaltel, dirua barra-barra ematen hasi zirenean merke-merke saldu, poltsiko ilun batzuk diruz betetzeko?

Bestetik, Villalabeitiak ere ez du itxi Kutxabank pribatizatu ahal dela egunen batean.

Aski da!

Artikuluak
Mario Zubiaga
2019/07/16
Jose Mari Esparza Zabalegi
2019/07/16
Iraide Kareaga Martinez
2019/07/16
César Arrondo
2019/07/16
Gutunak
Edurne Huesa | Landarlan Ingurumen elkartea
2019/07/16
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
2019/07/16
Patxi Alaña Arrinda | Iberba euskara zerbitzua
2019/07/15
Mari Carmen Arandia de Soto
2019/07/15
Azken post-ak
Martin Garitano
2019/07/16
Fito Rodriguez
2019/07/15
Martin Garitano
2019/07/15
Iñaki
2019/07/14