Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo

Euskara eranskari soila

Ezaguna denez, On Migel Unamunok duela ehun da hogeitamar urte inguru Bilbo Zaharreko euskara erabiltzeari uko egin zion, Euskara hizkuntza eranskaria, beraz antigoalekoa, zelako. Denbora hartako Europa osoko onenetariko filosoforik bilakatze zein erdiespenaren lekune eta tenorea galdu zuen, zeren Euskara ezeze Alemaniera hizkuntz eranskarienari ere errefusapen borobila eman ziolako isilpekokeria inozo baten bidez.

Harrez geroztik, Euskara sekulako ezeztagarritasunean sakonduta, bizikarri arrunten eta aprobetxategien artean auskalo zer garreneko ezezko mailakatzerainoko egokietsipenean kaskartu arazi zioten sasijakitunik batek edo bestek. Oraingo honetan, politikaren adiereneko batez bestekoen artean, Euskara iruntziratu da, eraunskariena izateko maisukiro, SMS monosilabikoak gaindi.

Bilatu